Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Iruraiz-Gauna)
Andre Mariaren Jasokundearen eliza Iruraiz-Gaunako Alaitza herrian dagoen eraikin erlijiosoa da.
Andre Mariaren Jasokundearen eliza | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() Elizaren mendebaldeko fatxada. ![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Alaitza eta Iruraiz-Gauna |
Koordenatuak | 42°49′25″N 2°24′52″W / 42.82369°N 2.41436°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Mariaren Jasokunde |
Erlijioa | katolizismoa |
Izena | Mariaren Jasokunde |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 3 |
1994ko uztailaren 26an, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, monumentu sailkapenarekin.
EzaugarriakAldatu
Elizaren egiturarik gehiena erromanikoa da, XIII. mendekoa. Planta errektangularra du eta presbiterioa zati karratu batek eta abside semizirkularrak osatzen dute. Geroago, beste nabe bat erantsi zitzaion. Ertaroko elementu arkitektonikoak gordetzen dira bertan: puntadun arkua duten bi portada arkibolta eta baketoi eta guzti, abside semizirkularra, kaneak, horno eta kainoi-gangak arku fajonekin.
XIV. mendeko horma-margo bitxiak dauzka absidearen sabaian. Bertan, gerlariak, peregrinoak eta animaliak ageri dira. Adituak ez dira ados jarri haien esanahiari dagokionean, baina litekeena da erlijioarekin erlazioren bat edukitzea.
Genero sinbolismoaAldatu
Isabel Mellén historialariaren iritziz, genero berdintasunari begiratuta, Alaitza elizako margoetan erditzen ari den emakumearen trataerak erakusten du historia erregistroetan egin den emakumeareen ezkutaketa: emakumearen irudia beste edozein gauza balitz bezala identifikatu da bere presentziaren azalpena saihesteko.
Elizaren ezkerreko paretan marraztuta dagoen pertsonaia buruz behera ikusten badugu jaiotzen ari den umearen aurpegia ere ikusteaz gain, garaiko emakumeek janzten zuten bezalako burugainekoa du eta jaiotzen ari den umearen azpian konketa bat du, erditzeetan ohiko tresna zena.
Hala ere, “Las pinturas del templo de Alaiza” artikuluan pertsonaia hau deabrua balitz bezala identifikatzen da. Eta “Gaceo y Alaiza, pinturas murales góticas” liburuan, are gehiago, zakila erakusten duen exhibizionista balitz bezala.[1]
IruditegiaAldatu
Baleztaria erasoan.
Bola eta katedun irabiurra, Erdi Aroko arma bat.
ErreferentziakAldatu
- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Mellén, Isabel. (2021). «La parturienta de Alaiza» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |