Naiarako gudua

Naiarako gudua edo Navarreteko gudua Errioxan 1367ko apirilaren 3an egin zuten anglo-gaskoi armadak eta frantziar-gaztelarrak. Ingelesen buruzagiak Eduardo Printze Beltza eta Joanes Gantekoa, Lancasterreko dukea, izan ziren, Petri I.a Gaztelakoaren aliatuak. Azkenak Henrike II.a Gaztelakoa bere anaia borrokatu zuen gerra zibilean.

Naiarako gudua
Gaztelako Gerra Zibila-Ehun Urteko Gerra
Battle najera froissart.jpg
XV. mendeko guduari buruzko miniatura.
Data1367ko apirilaren 3a
LekuaNaiara
Koordenatuak42°25′39″N 2°42′00″W / 42.4275°N 2.7°W / 42.4275; -2.742°25′39″N 2°42′00″W / 42.4275°N 2.7°W / 42.4275; -2.7
EmaitzaAnglo-gaskoien garaipena
Gudulariak
Royal Coat of Arms of the Crown of Castile (15th Century).svg Gaztelako koroa
Royal Arms of England (1399-1603).svg Ingalaterrako Erresuma
Arms of Aquitaine and Guyenne.svg Akitaniako dukerria
Armoiries Majorque.svg Mallorcako Erresuma
Blason province fr Gascogne.svg Gaskoinia
Royal Coat of Arms of the Crown of Castile (15th Century).svg Gaztelako koroa
 Frantzia
Buruzagiak
Royal Coat of Arms of the Crown of Castile (15th Century).svg Petri I.a Gaztelakoa
Arms of the Prince of Wales (Ancient).svg Eduardo Printze Beltza
Arms of John of Gaunt, 1st Duke of Lancaster.svg Joanes Gantekoa
Royal Coat of Arms of the Crown of Castile (15th Century).svg Henrike II.a Gaztelakoa
Frantzia Bertrand du Guesclin
Indarra
28.000 (guztira)
14.000 soldadu
12.000 arkulari
2.000 lantzari
60.000 (guztira)
6.000 soldadu
4.000 zaldun
6.000 baleztari
4.000 habailari
40.000 lantzari
Galerak
200 inguru 7.000 inguru

Atzerritarren laguntza eskatu zuten eta Petrik Bordelen zegoen Printze Beltzarantz jo zuen tronua lortzeko. Jakue IV.a Mallorcakoak ere Petri lagundu zuen.

GuduaAldatu

24.000 lagun inguru atera ziren Akitaniatik anglo-gaskoi armada osatzeko. Logroño inguruan Ebro zeharkatu eta Navarrete hartu zuten. Naiararantz jo zuten segidan frantziar-gaztelar armadaren bila. Honek 60.000 lagun inguru izan arren ez zuen arerioa lur zabalean topa tu nahi baina bere buruzagia zen Bertrand du Guesclinek ez zuen azken hitza.[1]

Guduaren hasieran, ingeles arkulariek aise menderatu zituzten frantziarrak. Gero, Sir John Chandosek eta Lancasterreko dukeak zuzendutako ingeles abangoardiak Du Guesclinek Arnoul D'Audrehemek zuzenduriko frantziar mertzenarioak eraso zuen. [2]

Gaztelar zalditeriak ingelesen arkularien erasoa jasan eta ihes egin zuen. Orduan azaldu zen ingeles zalditeria. Frantziar-gaztelar armada atzera egin zuen Najerilla ibairantz. Du Guesclin preso hartu zuten baina Henrikek ihes egitea lortu zuen. Ingelesek erori asko izan zituzten.

Lehendabizikoz, Ehun Urteko Gerran, ingeles zalditeriak frantziarrak jazarri zituen eta, baita lehendabizikoz ere, ingeles longbow arkua, Iberiar penintsulan azaldu zen.[3] Hala ere, Petrik dirurik gabe gelditu eta ezin izan zuen ingelesen laguntza mantendu.

ErreferentziakAldatu

  1. DeVries, Kelly. (2006). Battles of the Medieval World. New York: Barnes & Noble ISBN 0-7607-7779-9..
  2. Sir John Froissart. (1808). Chronicles of England, France and Spain and the Surrounding Countries. Londres, 309 or..
  3. Sumption, Jonathan. The Hundred Year War. II - Trial by Fire.


Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Errioxako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.