Almería

Almeria» orritik birbideratua)

Almería[1] Espainiako hiria da, Andaluziako hego-ekialdean dagoena, bai eta izen bereko probintziaren hiriburua ere.

Almería
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaAlmeríako probintzia
AlkateaRamón Fernández-Pacheco Monterreal (en) Itzuli
Izen ofizialaAlmería
Posta kodea04001–04009
INEk ezarritako kodea04013
HerriburuaAlmería city (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak36°50′24″N 2°28′03″W / 36.84°N 2.4675°W / 36.84; -2.4675
Map
Azalera296.21694 km²
Altuera20 m
MugakideakBenahadux, Enix, Gádor, Huércal de Almería, Níjar, Pechina, Tabernas, Turrillas eta Viator
Demografia
Biztanleria199.237 (2022)
−1.516 (2021)
alt_left 101.538 (%51) (%48,7) 96.995 alt_right
Dentsitatea672,61 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakAaiun, Melilla, Ovalle, Cochabamba, Tadjoura, Rastatt, Neuwied, Oran, Boulogne-Billancourt, Caspe, Jaka eta Buenos Aires
almeriaciudad.es

185.309 biztanle zituen 2006an.

Al-Mariyat Bayyana arabierazkotik datorkio izena.

Erliebea Aldatu

Almeria hiria Andarax ibaiaren ibar lauan eratu zen, Mediterraneo itsasoa eta Gador mendikatearen artean. Altuera gutxiko hiria da Almeria: 23 m-koa baino ez, baina udalerrian badira garaiera handiagoko beste gune batzuk ere: Alcazaba, Torrecardenas...

Klima Aldatu

 
Almeriako Klimogramak (Airoportuan)

Almeriako klima mediterranearra da, hau da, negu leunak eta uda beroak: 9-17° artean urtarrilean eta 24-33° artean abuztuan, nahiz hainbatetan 38° –ak gainditzen diren. Urteko batez besteko tenperatura ia 20°-koa da.

Europako hiri eguzkitsuenetakoa da: ia 3.000 eguzki-ordu eta 106 egun oskarbi ditu urteko. Ondorioz, kasik ez du euririk egiten (200 mm-tik behera) eta Europako eta Espainiako lekurik lehorrenetakoa da.


      Datu klimatikoak (Almeria (aireportua))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 16.9 17.7 19.2 21.0 23.6 27.3 30.3 30.7 28.3 24.3 20.4 17.9 23.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 12.5 13.2 14.7 16.4 19.1 22.7 25.7 26.4 24.0 20.0 16.2 13.7 18.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 8.2 8.8 10.1 11.9 14.6 18.2 21.1 22.0 19.6 15.7 12.0 9.4 14.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 23 21 15 20 14 10 0 0 12 28 28 23 196
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 3 3 3 3 2 1 0 0 1 3 3 3 26
Eguzki orduak 191 191 228 250 299 322 338 312 257 221 187 176 2965
Iturria: [2]

Demografia Aldatu

Eboluzio demografikoa
1787 1857 1887 1900 1910 1920 1930 1940
Biztanleak 14.958 47326 36.200 47.326 48.407 50.194 53.977 79.539
1950 1960 1970 1981 1991 1996 2001 2006 2007
Biztanleak 76.497 86.808 114.510 140.946 159587 170.503 170.994 185.309 189.798

Ondasun nabarmenak Aldatu

Almeriako Alcazaba Aldatu

 
Almeriako Alcazaba

Almeriako Alcazaba, Adb al-Rahman III.aren aginduz 955. urtean eraikia, Espainian eraikitako handiena da. Hiria Jauregi arabiarraren, Almería hiriko eraikinik nabarmenena, inguruan joan da hazten. Hiru esparruk osatzen dute: batean, lorategiak daude; bestean, jauregiko gelak, horien artean, Aljibe Kalifalen eraikina nabarmentzen da; eta, hirugarren esparruan, birkonkista ondoren eraikitako gaztelu baten aztarnak daude, horien artan ikustekoak dira Omenaldiaren Dorrea, Haizezko Noriarena eta Bolborarena.

Katedrala Aldatu

Gotorleku itxura du. 1524an hasi ziren eraikitzen, estilo gotikoan eta errenazentistan, eta ez zuten amaitu XVIII. mendearen amaiera arte; orduan eraiki ziren klaustroa eta portada errenazentistak dituen fatxada nagusia (Juan de Orearen lana). Barruan, gangako nerbioen edertasuna, kapera nagusiko eskultura-multzoa, koruko aulkiteria (Juan de Orearen lana);

Cristo de la Escucha kapera

Villalán gotzainaren hilobia (katedralaren sortzailea) eta koruaren atzealde neoklasikoa, XVIII. mendekoa, Ventura Rodríguezena. Juan Antonio Munarren klaustro neoklasiko bat ere badu. Hauek ere nabarmentzen dira.

Alde zaharra Aldatu

Gotorlekuaren inguruak. Arabiar gotorlekua, X. mendean (955) Abderramán III.ak eraikia, eta XI. mendean hedatua Almanzorrek eta, ondoren, Hayránek, Almeriako lehen emir independenteak. Hiru barruti harresitu ditu; bigarrenak

Beste leku batzuk Aldatu

  • Almedinako kalea
  • Jayran harresia eta San Kristobal mendia
  • Kalifa arresia
  • San Joan ebanjelari eliza: XVII. mendekoa; meskitaren hondarrak ditu.
  • Puertocarreñoko eguzki
  • Ospitala zaharrako Maria Magdalena
  • Santo Domingo komentu-eliza: XVI. mendean eraikia eta XIX. mendean berreraikia
  • San Pedro eliza:XVII-XIX. mendeetakoa
  • Las Puras eliza eta komentua: (XVII)
  • Gotzain-jauregia: Konstituzio plazan udaletxea dago, eta «Los Coloraos» monumentua, askatasunaren martiriei eskainia. Eliza hauek ere nabarmentzen dira
  • Klarasko komentua:XVIII. mendekoa
  • Done Jakue eliza:XVII. mendekoa; meskitaren hondarrak ditu.
  • San Pedro eliza:XVII-XIX. mendeetakoa
  • San Sebastian eliza:XVII. mendekoa
  • Virgen del Mar (Itsasoako birjina) basilika
  • Almeriako ramblas
  • Almeriako pasalekua
  • Cervantes teatroa
  • Nicolas Salmerón parkea
  • "Cable Inglés": zaharrako egitura minerala onziex leporatzeko
  • Purchenako atea plaza

Argazki-galeria Aldatu

Jaiak Aldatu

  • Abuztua: feria eta jaiak, Itsasoko Andre Mariaren (Virgen del Mar) ohoretan.
  • Aste Santua.
  • Torregarcía ermitako Erromeria, urtarrilaren 8an.
  • Inauteriak.
  • Kabalgata, urtarrilaren 5ean.
  • San Joan, ekainaren 24an.
  • Udaberria: Urrezko Mendeko Antzerkiaren Jardunaldiak. Maiatzeko gurutzeak.
  • Uztailean eta abuztuan: Mediterraneoko gauak (aire zabaleko kontzertuak eta jarduerak).

Hiri senidetuak Aldatu

Almeriar ezagunak Aldatu

Ikus, gainera Aldatu

Erreferentziak Aldatu

Kanpo estekak Aldatu