Ireki menu nagusia

Alicia Iturrioz (Eibar, Gipuzkoa, 1927ko urtarrilaren 31 - ) gipuzkoar margolaria da.

Alicia Iturrioz
Bizitza
Jaiotza Eibar1927ko urtarrilaren 31 (92 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k) Ricardo Macarrón Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Genero artistikoa erretratua

1944an Madrilgo Arte Ederretako Eskolan ikasten hasi zen. 1951an, Ricardo Macarron margolariarekin ezkondu zen.

Erretratu, ardandegi, lore eta paisaiak pintatu ditu. Bere margoak bilduma ezberdinetan aurki ditzakegu, hauen artean: Tyssen bilduma, Elisabet II.a Ingalaterrakoaren bilduma, Madrilgo Fierro bilduma, Itzea eta Iruñako Museoaren bildumetan Julio Caro Barojaren erretratuak, eta Cristobal Balenciaga museoan (Getaria) Kristobal beraren erretratua. Horrez gain, etxeetan ere pintatu du, hauetako bi Luxenburgoko Duke Handien bilduman daude.


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.