Ireki menu nagusia

Cristobal Balenciaga museoa

Cristobal Balenciaga Museoa Gipuzkoako Getaria udalerrian dagoen museo bat da, Getarian bertan jaio zen Cristóbal Balenciaga jostun ospetsuari buruzkoa. Han daude ikusgai Balentziagak egindako 100 artelan inguru.

Cristobal Balenciaga museoa
Getaria - Palacio de Aldamar-Cristobal Balenciaga Museoa 1.JPG
Aldamar jauregia ezkerrean, eta Cristobal Balenciaga museoa eskuinean.
Herrialdea Euskal Herria Gipuzkoa, Euskal Herria
Hiria Getaria, Urola Kosta
Helbidea Aldamar parkea, 6
Postakodea 20808
Irekitze data 2011ko ekainaren 7a
Webgunea http://cristobalbalenciagamuseoa.com/

Museoa Balenciaga Fundazioaren jabetzakoa da. Aldamar parkean dago, Aldamar jauregiaren alboan.

HistoriaAldatu

Museoa eraikitzeko lanak 2010eko ekainean amaitu zituzten, eta 2011ko ekainaren 7an inauguratu zuten museoa.[1]

2014ko abenduaren 12an, Joskin baten maleta. Entredós 3.0 erakusketa zabaldu zuten museoan.[2]

EraikinaAldatu

 
Balentziaga eta goi mailako joskintza Bartzelonan, hurbiltasun eta urruntasunak ehun bilduma.

Eraikina honela dago banatuta:

  • 2000 m2. Erakusketa iraunkorra
  • 250 m2. Behin-behineko erakusketak
  • 500 m2. Eskolako guneak
  • 2000 m2. Atrioa, erabilera anitzetarako
  • 350 m2. Administrazioa
  • 500 m2. Bitegia eta instalazioak
  • 250 m2. Auditoriuma
  • 120 m2. Dokumentazio zentroa eta liburutegia

Ustelkeriaren zantzuakAldatu

Museoaren hasierako aurrekontua 6 milioi eurokoa bazen ere, azkenean 20 baino gehiago kostatu zen. Hori dela eta, ikerketa judiziala abiatu zuten; bereziki, Julián Argilagos eta Rolando Paciel arkitekto kubatarren lana aztertzeko. Dena dela, susmagarri nagusia Mariano Camio izan zen prozesuan; hau da, alkate ohia eta Berroeta Aldamar SL elkartearen gerentea.[3] [4] Fiskalaren arabera, Camiok eta bere bikotekideak 1,2 milioi euro desbideratu zituzten.[5]

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu