Gaston Doumergue
politikari frantziarra
Gaston Doumergue (Aigues-Vives, Gard, 1863ko abuztuaren 1a - ibidem, 1937ko ekainaren 18a) frantziar politikaria izan zen. Alderdi Erradikaleko buruzagia izan ondoren, Kolonietarako ministroa (1902-1905 eta 1914-1917), Merkataritzako ministroa (1906-1909-1910), Kanpo Arazoetakoa (1913-1914) eta Errepublikako lehendakaria izan zen (1924-1931). 1934ko otsaileko gertaeren ondoren, nazioaren batasunerako gobernuaren buru izendatu zuten, baina dimisioa aurkeztu behar izan zuen konstituzioa aldatu gabe urte bereko urriaren 8an.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaston Doumergue |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.