Aldebakarreko independentzia aldarrikapen

Aldebakarreko Independentzia Aldarrikapena (AIA) menpeko lurralde batek, estatu berri bat eratzeko asmoz, estatu jabearen oniritzik gabe egiten duen independentzia aldarrikapena da. Terminoa 1965ean erabili zen aurreneko aldiz, Rhodesiak Erresuma Batuarekiko independentzia aldarrikatu zuenean.[1]

Adibideak aldatu

Data Aldarrikatzailea Jabea Oharrak
1776   Ameriketako Estatu Batuak   Britainia Handiko Erresuma
1898   Filipinak   Espainia
1912   Albania   Otomandar Inperioa
1919   Irlandako Errepublika   Erresuma Batua  1922an Irlandako Estatu Askea bezala independizatu zen
1922   Egipto    Erresuma Batua Britaniar gobernuak independentzia onartu zuen.
1965   Rhodesia     Erresuma Batua Zimbabwe bezala independizatu zen 1980ean
1967   Biafra     Nigeria Gaur egun Nigeriarena da
1971   Bangladesh   Pakistan  
1983   Ipar Zipre   Zipre Ziprek ez du onartzen
1988   Palestina Israelek 1967tik okupatutako lurraldeak eskatzen ditu
Israel-Palestina Gatazka eta bake-prozesua diraute oraindik
Ikus, Palestinako Estatuaren nazioarteko aitorpena
1990   Transnistria   Moldavia Moldaviak ez du onartzen
1991   Somalilandia   Somalia Somaliak ez du onartzen
1991   Kroazia   Jugoslavia  
1991   Eslovenia     Jugoslavia  
1991   Itxkeriako Errepublika   Errusia Gaur egun Txetxeniako Errepublika, Errusiarena da
1991   Karabakh Garaia   Azerbaijan Azerbaijanek ez du onartzen
1991   Hego Osetia     Georgia Georgiak ez du onartzen
1999   Abkhazia     Georgia Georgiak ez du onartzen
2008   Kosovo     Serbia Serbiak ez du onartzen
2014   Krimea    Ukraina Errusiara anexionatua; Ukrainak ez du onartzen
2017   Katalunia   Espainia Espainiak ez du onartzen. Espainiako Gobernuak Kataluniako Generalitatea disolbatu zuen eta Kataluniako agintaria den Carme Forcadellek, egoera hau onartu zuen eta katalanek ez zioten aurre egin Espainiako Gobernuaren ekintzei besteak beste 155. artikuluaren ezarpenari. Bestalde, Kataluniako Errepublikak inoiz ez zituen lege berririk ez ekintzarik egin. Inongo momentuan ere ez zuten kontrolatu lurraldea, zergak, mugak edo polizia eta ondorioz, de facto independentziarik ez zen egon herrialde honetan.

Legedia aldatu

2010ean, Kosovoko independentzia zela eta, Nazioarteko Justizia Auzitegiak adierazi zuen aldebakarreko independentzia aldarrikapenak ez direla legez kanpokoak nazioarteko zuzenbide aintzat hartuta.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Douglas George Anglin. Zambian Crisis Behaviour: Confronting Rhodesia's Unilateral Declaration of Independence, 1965-1966. McGill-Queens, 1994.
  2. (PDF) Accordance with International Law of the Unilateral Declaration of Independence in Respect of Kosovo. (Noiz kontsultatua: 2016-02-08).

Kanpo estekak aldatu