Gibelurdin
Gibelurdin, urritz-gibelurdin[1] edo Korosoa (Russula virescens) Russulaceae familiako perretxikoa da.[2]
Gibelurdina | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Russula | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Russula virescens Fr., 1836 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Kapelaren azala berde horixka edo berde urdinxka da. Laster pitzatu egiten da itxura ezkatatsua sortuz. Oin zuria dauka, oinarria ezkata arreekin. Bere orri erantsiak, zuri eta hauskorrak dira. Jateko hedatua, oso ona da.
HabitatAldatu
Latifolioekin mikorrizak sortzen ditu ipar-toki epeletan.
Beste izen arruntakAldatu
Russula virescens tokiko euskarazko testuetan:[3]gibelurdin (giberurdin, gidelurdin); urdin; urdin-perretxiko; urdintxa.
DeskribapenaAldatu
Gibelurdina (koroso, korosua Oñatin). Berde-kardinilo mate kolorekoa, edo berde-horixka zurbil-zurbila. Normalean kardinilo orbanak dituen arren, erabat zuria ere izan daiteke, kasu honetan bere pisuak laguntzen du ezagutzen, pisu handia du beste russula batzuekin konparatuta, bere hauskortasunak ere bai, eta beti izaten ditu kapelako pitzadurak.
Kapela: 4-10 cm-ko diametroa, haragitsua, oso sendoa, hasieran borobildua eta gero ganbila, eta oso zurbila. Marmol itxurakoa, bere kutikula pitzatuagaitik eta bere kardinilo orbanengaitik barren zuriaren gainean.
Hanka: 2-9 x 1.5-5,5 cm-koa, beteta, eta gero arroa, zilindrikoa edo loditasun irregularrekoa, pruinosoa, irintsua goiko aldean, zuria, batzuetan orban arreekin.
Orriak: oso estu, hauskorrak, urkilatuak eta orri txiki batzukin, zuri-krema kolorekoak. Batzuetan orban arreak edo gorrixkak dituzte.[4]
JangarritasunaAldatu
Askorentzat zapore onena duen russula da. Bilatua eta estimatua da. Bere haragi zuri eta sendoak zapore leuna eta atsegina du. Gordinik jan daiteke. Desberdina izan arren, Amanita phalloides hilgarriarekin nahastua izan da. Honek eraztuna eta bolba ditu, eta zuntzezko kirtena eta gibelurdinarena klariona bezala apurtzen da.[5]
Garaia eta LekuaAldatu
Udan, San Pedrotik (ekainaren 29tik) irailaren amaiera arte, hostoerorkorren basoetan, batez ere hariztietan eta gaztainadietan.[6]
Nahaste arriskuaAldatu
Nahasketa Amanita phalloides-ekin bada, ondorio latzak izan ditzake, kapela berdezko beste russula batzuekin: Russula olivacea, Russula heterophylla etab.
Banaketa eremuaAldatu
Ipar Amerika, Europa, Ipar Afrika, Erdialdeko Amerika eta hego-ekialdeko Asia.
EtimologiaAldatu
Latinetik datoz. Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako russula generoko espezie askok, eta virescens = berdea, koloreari dagokio.
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Gibelurdin». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2021-04-18)
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe. - ↑ Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 298 or. ISBN ISBN-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 97 or. ISBN ISBN:84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color .. Iberduero, 170 or. ISBN I.S.B.N.: 84-404-0530..