Abdel Fatah al-Sisi

Abdel Fatah Saeed Hussein Khalil al-Sisi (arabieraz: عبد الفتاح سعيد حسين خليل السيسي‎ ʿAbdel-Fattāḥ Saʿīd Ḥusayn Khalīl as-Sīsi; Kairo, 1954ko azaroaren 19a) egiptoar militar eta politikaria da. Egiptoko Arabiar Errepublikako presidentea da 2014ko ekainetik.

Abdel Fatah al-Sisi
AbdelFattah Elsisi (cropped).jpg
Egiptoko presidentea

2014ko ekainaren 8a -
Adli Mansur
Defence Minister of Egypt (en) Itzuli

2012ko abuztuaren 12a - 2014ko martxoaren 26a
Mohammed Hussein Tantawi - Sedki Sobhi (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotza Kairo1954ko azaroaren 19a (65 urte)
Herrialdea  Egipto
Lehen hizkuntza arabiera
Familia
Ezkontidea(k) Entissar Amer  (1977 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Egyptian Military Academy (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta gudaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Egiptoko Armada
Gradua landa-mariskal
Parte hartutako gatazkak Golkoko Gerra
Terrorism in Sinai (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa sunismoa
Alderdi politikoa baliorik ez
Politikari independente
sisi2014.net
إمضاء الرئيس عبد الفتاح السيسي - Signature abdel fatah sisi Image.jpg

BizitzaAldatu

Abdel Fatah al-Sisi 1954ko azaroaren 19an sortu zen Kairoko alde zaharraren bihotzean. Haren aitak eta osabak arabesque estiloko altzariak egiten zituzten, eta artisau ospetsuak bilakatu ziren Egipton. Hala ere, berak ez zion familiaren tradizioari heldu, eta Egiptoko Akademia Militarrean sartu zen. 1977an, 23 urte zituela, zientzia militarren titulua lortu zuen, eta hurrengo hamarkadetan infanteria brigadetan aritu zen buru-belarri.

1992an, Erresuma Batura salto egin zuen, eta 2005ean, Ameriketako Estatu Batuetako Army War College zentrora. Bertan, Pennsylvanian, bere bizitzako saiakera politiko bakarra idatzi zuen: "Democracy in the Middle East" ("Demokrazia Ekialde Hurbilean").[1][2] 11 orriko hausnarketa hori, Al-Sisiren pentsamendu politikoaren oinarritzat jotzen da. "Historiak erakutsi du demokrazia berriek hamar urteko barne eta kanpo gatazkak pairatzen dituztela, eredu demokratikoa heldu arte", dio agiriaren hasierako atalean.[1]

Al-Sisik gai mordoxka bat landu zuen saiakera hartan: Ekialde Hurbileko baliabide naturalen erabilera, eskualdean nagusi diren erregimen autokratikoak, palestinarren eta Israelen arteko gatazka... Iraultzaz ere mintzo da: "Demokraziaren aldeko mugimenduek indarra hartzen badute ere, militarrek olatu berri hori babestuko duten bermerik ez dago. Segurtasun indarrek nazioarekiko konpromisoa erakutsi beharko lukete, ez erregimenarekiko mendekotasuna".[1]

2012ko abuztuan, 2011ko Egiptoko Iraultzaren ondoan, Defentsa ministro izendatu zuen Mohammed Mursi presidenteak, Mohammed Hussein Tantawiren ordez. 2013ko uztailaren 3an, ordea, Mursiren aurkako estatu kolpea eman zuen; horren ondoren, Adli Mansur bilakatu zen behin-behineko presidente. Gobernu berriak Anaia Musulmanak talde islamistaren kontrako jarrera zorrotza hartu zuen; atxiloketa masiboak agindu, eta Rabaa al-Adauijako eta Al-Nahdako hutsarazte odoltsuak antolatu zituen.[1] Militarrek eragindako sarraski hartan, Mursiren aldeko ehunka zibil hil ziren.[3]

2014ko martxoan, karrera militarra alboratu eta presidentetzarako hauteskundeetara aurkeztuko zela iragarri zuen.[4] Maiatzaren 26-28 bitartean egin ziren bozetan Hamdeen Sabahi izan zuen aurkari bakarra; parte hartzea % 46koa izan zen, eta botoen % 96 jaso zituen Al-Sisik.[5] Honek kontrolik gabeko boterea eman zion armadari, eta hedabide askok diktadortzat jo zuten.[6][7] 2018ko presidentetzarako hauteskundeetan ez zuen oposizioko areriorik izan, eta bozen % 97 jaso arren, parte hartze txikia izan zen (% 41).[8]

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d Irazabal, Ane. Lider isila edo rais krudela?. Berria egunkaria, 2014ko ekainak 3, CC BY-SA 4.0, berria.eus . Noiz kontsultatua: 2020-4-5.
  2. al-Sisi, Abdel Fatah Saeed. "Democracy in the Middle East". U.S. Army War College (USAWC), Strategy Research Project, assets.documentcloud.org . Noiz kontsultatua: 2020-4-5.
  3. Urzaiz, Ion. Egiptoko Justiziak heriotzara zigortu ditu 529 islamista, kale istiluengatik. Berria egunkaria, 2014ko martxoak 25, CC BY-SA 4.0, berria.eus . Noiz kontsultatua: 2020-4-5.
  4. Urzaiz, Ion. Egiptoko presidente izateko asmoa adierazi du Al-Sisi armadaburuak. Berria egunkaria, 2014ko martxoak 27, CC BY-SA 4.0, berria.eus . Noiz kontsultatua: 2020-4-5.
  5. Makazaga, Xabin. Egiptoarren erdiek baino gutxiagok bozkatu dute Al-Sisiren alde. Berria egunkaria, 2014ko maiatzak 30, CC BY-SA 4.0, berria.eus . Noiz kontsultatua: 2020-4-5.
  6. Cambanis, Thanassis. Egypt’s Sisi Is Getting Pretty Good … at Being a Dictator. Foreign Policy, 2015eko maiatzak 22, foreignpolicy.com . Noiz kontsultatua: 2020-4-6.
  7. Torquemada, Jesus. Egipto gaixoa. eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-4-6.
  8. Egypte: Sissi réélu avec 97% des voix, 41% de participation. rfi.fr . Noiz kontsultatua: 2020-4-6.

Kanpo estekakAldatu