Bragantza (Portugal)
Bragantza[1] Portugalgo ipar-ekialdean dagoen hiria da, Iparraldeko eskualdearen, Alto Tras-os-Montes azpieskualdearen eta izen bereko barrutiaren hiriburua.
Bragantza | |||
---|---|---|---|
Portugalgo udalerria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Portugal | ||
Portugalgo barrutia | Bragantza | ||
Posta kodea | 5300 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 41°48′N 6°45′W / 41.8°N 6.75°W | ||
Azalera | 1.173,57 km² | ||
Mugakideak | Bumioso, Trabazos, Figueruela de Arriba, Manzanal de Arriba, Puebla de Sanabria, Pedralba de la Pradería, Requejo, Hermisende, Vinhais eta Macedo de Cavaleiros | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 35.341 (2011) | ||
Dentsitatea | 30 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 273 | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Hiri senidetuak | Les Pavillons-sous-Bois | ||
cm-braganca.pt |
35.341 biztanle zituen 2011ean.
Geografia
aldatuIparraldean eta ekialdean Ourenseko probintzia eta Zamorako probintziak, hegoaldean Macedo de Cavaleiros eta mendebaldean Vinhais mugakide ditu. Montesinho Natura Parkearen ertzean dago.
Fregesiak
aldatu
|
|
|
Demografia
aldatuBragançako udalerriaren populazioa (1801 – 2009)[2] | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1801 | 1849 | 1900 | 1930 | 1960 | 1981 | 1991 | 2001 | 2009 |
27 961 | 16 929 | 30 513 | 29 750 | 37 553 | 35 380 | 33 055 | 34 750 | 34 375 |
Historia
aldatuAurre historia
aldatuPaleolito garaiko aztarnak aurkitu dira baina lehenengo asentamentuak Neolito garaian ezarri ziren. Hasierako komunitate horien aztarna ugari dago, keramika, nekazal tresnak, gezi puntak, bitxiak... denak harriz egindakoak.
Aintzinaroa
aldatuPenintsularen iparraldean egonik, erromatarren kolonizazioa nahiko berantiarra izan zen. Kastro luso-erromatarrak oraindik mantentzen dira, Sacóias eta Avelãskoa kasu. Avelãsko kastroa Astorgarako errepidean kokaturik zegoen.
Erdi Aroa
aldatuBragantzaren antzeko izena aipatzen den lehen aldia k.o. 569ko agiri batean ageri da, Lugoko itunean, eta Vergancia izena aipatzen da. Garai hartarako Erromatar Inperioa eroria zen eta sueboak ziren eskualdean nagusi. Ondoren bisigodoek eskuratu zuten lurraldea. Leinu germaniko hauen aztarna handirik ez dago ordea.
Mairuak ere izan ziren bertan baina denbora tarte txikien. XI eta XII mendeetan Avelãsko kastroko familiak agindu zuen Bragantzan eta orduan kokatzen da hiriaren sorrera. Portugalgo konderria sortu zenean koroaren esku gelditu zen eta hauek gotortu egin zuten, Espainiarekiko mugatik gertu baitzegoen. XVI mendean bi herrialdeen arteko gerrak izan ziren eta gaztelarrek 1381ean Bragantza hartu zuten. Portugalek Ingalaterrarekin aliantzak eratu eta galdutako hiriak berreskuartu zituzten. Gerra hauek ordea lurraldea suntsitu egin zuten.
Bragantzako dukerria
aldatu1442an Alfontso V.ak dukerria ezarri zuen bertan eta Bragantzako dukeen dinastia sortu zen. Fernando dukeak (Bragantzako bigarren dukeak) erregearen Afrika iparraldeko espedizioak finantziatu zituen eta erregearen agintari goren bihurtu zen. Hainbestekoa izan zen dukeek hartu zuten indarra, monarkia kontrolatzeko lanetan hasi zirela eta azkenean zigor gisa Joanes II.ak Bragantzako Etxea desegin eta bere lurraldeak eskuratu zituen. 1496an Manuel I.ak lurraldeak itzuli zizkien baina Bragantza aberats bihurtu zuten juduak hiritik kanporatzera behartu zituen. Mende hauetan Bragantzaren garapena handia izan zen. Eliza, komentu eta jauregiak berriztu ziren eta kaleek industrializazio eta merkatal-jarduera garrantzitsuak izan zituzten. Horrela sortu ziren Rua dos Prateiros (zilar merkatariak), Rua dos Sineiros (kanpaigileak), Rua dos Oleiros (olio egileak), Rua da Alfândega (aduanak), Ponte das Tenarias (larrugileak) eta Ponte das Ferrarias (olariak) besteak beste.
Aro modernoa
aldatu1640an Portugalek Espainiatik banatzea lortu zuenean Bragantako 8. dukea Portugalgo errege bihurtu zen, Joanes IV.a.
XVIII mendetik aurrera ordea Bragantzak aldi hobeak eta okerragoak izan zituen, batez ere industrializazioaren saiakera desberdinen emaitza aldakorren ondorioz. XIX mendean nekazaritzaren krisia ere iritsi zen eta Bragantza populazioa galtzen hasi zen. Honetaz gain Bragantza da Lisboatik urrunen dagoen barruti-hiriburua.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Domus Municipalis: Portugalgo udaletxerik zaharrena da. Eraikin zibil erromanikoaren kasu bakarra da Iberiar penintsula osoan.
- Gaztelua: XIII. mendean eginda estilo gotikoan, Portugal osoan hoberen kontserbatutakoen artean dago.
- Abade de Baçal museoa.
- Mozorro eta jantzien museo iberikoa.
- Ciência Viva zentroa.
Iruditegia
aldatu-
Bragantzaren ikuspegia.
-
Hiriko erdigunea, fondoan gaztelua dagoelarik.
-
Goitik ateratako argazkia gazteluaren ingurunearekin.
-
Gazteluaren irudia dorre nagusiarekin (Torre de Menagem).
-
Gazteluaren harresiak.
Hiri senidetuak
aldatuErreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Portugesez) Bragançako webgune ofiziala