9. linea (Eskualdeko Hiri Garraioa)
Ikus, gainera, beste « 9. lineak » |
Eskualdeko Hiri Garraioaren 9. linea (9 seinaleztatua, L09 ofizialki) Sanduzelai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Iruñeko hirigunean barrena, lotzen dituen autobus linea da.
RENFE ↔ Unibertsitate Publikoa | |
---|---|
Eskualdeko Hiri Garraioaren parte da | |
Datu orokorrak | |
Garraio mota | Hiri autobusak |
Eskualdeak | Iruñerria, Nafarroa Euskal Herria |
Geltokiak | 16 |
Bidaiariak | 1 824 745(2019) |
Jabea | Iruñerriko Mankomunitatea |
Webgunea | www.infotuc.eus |
Ustiapena | |
Hasiera | 1953 |
Eragilea | Transports Ciutat Comtal |
Ibilgailuak | 2-6 |
Maiztasuna | 12' - 20' |
Datu teknikoak | |
Luzera | 13,2 km |
Abiadura maximoa | 50 km/h |
Bere ibilbidean zehar, Eroritakoen monumentua, Merindadeen plaza, Bianako Printzearen plaza, Iruñeko autobus geltokia, Iruñeko zitadela, Iruñeko hilerria, Milutzeko zubia eta Iruñeko tren geltokia bezalako toki garrantzitsuak lotzen ditu.
Historia
aldatuLinea 1953an ireki zen, La Villavesa SA enpresak ustiatuta. RENFE geltokia eta Argentinako plaza lotzen zituen.[1]
1969an, La Villavesa SA itxi ondoren, linea COTUP -en esku geratu zen.[1]
1992an, Argentinako plazatik Unibertsitate Publikora zabaldu zen.[1]
2013ko apirilean, geltoki plazaren aurrean geraleku bat gehitu zen, RENFEren noranzkoan, lehen 7 lineari bakarrik ematen ziona zerbitzua.[2]
2017ko irailean, Iruñeko Hiriguneko Zabaltze Plana izenekoarekin, Armadaren hiribidetik, Unibertsitate Publikorako norabidean, egindako ibilbidea kendu zen, eta egungo ibilbidearekin ordeztu zen, kontrako noranzkoaren paraleloan.[3]
2018ko ekainean, 22: 05eko zerbitzuan linearen maiztasuna hobetu zen.[4]
2019ko martxoaren 22an sartu ziren martxan sareko lehen sei autobus elektrikoak, gaur egun linea hori erabiltzen duten bakarrak. Wi-Fi konexioa ere badute. Izan ere, Estatuan ibilgailu gehien dituen linea erabat elektrikoa da.[5]
2019ko urritik, Nafarroako Parlamentuaren aurrean egindako obrak direla eta, aldi baterako aldatzen da ibilbidea Lehen Zabalgunean. Lana hauek 2020ko martxoan amaitu ziren, linea bere egoera normalera itzuliz.[6]
2020ko martxoaren 30tik, linea Lehen Zabalgunean ohiko ibilbidea berreskuratu dute.[7]
Ustiapena
aldatuMaiztasunak
aldatuLinea urteko egun guztietan dago martxan. Hauek dira maiztasunak:[8]
- Lanegunak: 12' (06:36tik 22:48ra)
- Larunbatak: 15' (06:30tik 22:30ra)
- Jaiegunak: 20' (06:46tik 22:26ra)
Ibilbidea
aldatuZerbitzuen arabera, autobusek ibilbide bat edo beste egiten dute. Hauek dira ibilbideak:[8]
- RENFE ↔ Unibertsitate Publikoa (lanegun eta larunbatak)
- RENFE ↔ Bianako Printzea (jaiegunak)
Partida-egunetan, Osasunak Sadarren partida bat jokatzen duen egunei dagokie, beraz, edozein egunetan, partida hasi baino ordubete lehenago hasi eta ordu erdi geroago arte, ibilbide hori egiten da.
Geldialdiak
aldatu9 linea Unibertsitate Publikoraino |
9 linea RENFE Geltokiraino |
Bidaiariak
aldatuUrte | Bidaiariak | Aldakuntza |
---|---|---|
2018 | 1 796 466 | ▲ 1,57% |
2019 | 1 824 745 |
Etorkizuna
aldatuOraingoz ez da zerbitzuaren luzapen edo aldaketa berririk aurreikusten.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c https://web.archive.org/web/20190814133855/https://www.pamplona.es/sites/default/files/2019-01/Anexo%205%20Sistema%20de%20comunicaciones%20Plan%20Municipal%205.1.pdf
- ↑ https://infotuc.es/index.php/es/noticias/item/modificaciones-en-el-servicio-desde-el-1-de-mayo
- ↑ (Gaztelaniaz) wp9_M_animsa. «Transporte público» Acceso al casco antiguo de Pamplona (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
- ↑ https://infotuc.es/descargas/PDF/L9_junio.pdf
- ↑ «La línea 9, la primera 100% eléctrica. Noticias de Navarra» web.archive.org 2019-12-11 (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
- ↑ «LAS LÍNEAS L4, L9 Y L12 RETOMAN SU RECORRIDO HABITUAL (SENTIDO CENTRO) POR LA CALLE NAVAS DE TOLOSA A PARTIR DEL LUNES 30 DE MARZO.» infotuc.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
- ↑ «L4, L9 ETA L12 LINEAK OHIKO IBILBIDEA BERRIRO EGITEN HASIKO DIRA (ERDIALDERAKO NORAKOAN) NAVAS DE TOLOSA KALEAN BARNA MARTXOAREN 30ETIK AURRERA.» infotuc.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
- ↑ a b «RENFE - UNIBERTSITATE PUBLIKOA» infotuc.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
- ↑ www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).