Donibane (Iruñea)
Donibane (San Juan, gaztelaniaz eta San Juan/Donibane, ofizialki) Iruñeko auzoa bat da, hiriaren mendebaldean dago. 1950ko hamarkadan sortutako hirigintza-garapenekin bat dator.
Donibane | |||
---|---|---|---|
Iruñea, Nafarroa Garaia | |||
| |||
Izen ofiziala | San Juan/Donibane[1] | ||
Sorrera | 1950ko hamarkada | ||
Kokapena | |||
Udalerria | Iruñea | ||
Probintzia | Nafarroa Garaia | ||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Altuera | 442 m | ||
Azalera | 1,17 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 20.300 (2020) 9.145 (45%) 11.155 (55%) | ||
Dentsitatea | 17.350,48 bizt/km2 | ||
Auzotarra | Donibanetar | ||
Posta kodea | 31011 |
Iparraldean Sanduzelai auzoko artean dago, ekialdean I. Zabalguneko artean, hegoaldean Iturrama auzoen eta mendebaldean Ermitagaña-Mendebaldea auzoen artean.
2020ko maiatzean 20 300 biztanle erregistratu zituen, horietatik 9 145 gizonak eta 11 155 emakumeak.
Historia
aldatuEguarasko etxeak eraiki aurretik Donibaneko auzoa etxe txiki eta ortuez osaturik zegoen. Gunea lau errepidek zeharkatzen dute, Donibaneko pasealekua, Barañaingo errepidea, Kanposantuko errepidea eta Basetxeko errepidea. Auzoa 1960ko hamarkadan auzoaren hiritartzea burutu zen —Plan Partziala 1963an onetsi zen—, lehenik eta behin mendebalderago dauden etxebizitzak eraikiz, Donibane Kirol Elkartearen eta Sanduzelai eta Donibaneko auzoak banatzen dituen Biurdana parkearen ondoko etxeak alegia.
Osasuna futbol taldearen antzinako Donibaneko zelaia, auzo honetan izan zen Sadar futbol zelaia eraiki arte.
Eraikinak
aldatu- Anaitasuna kiroldegia: López Sanz doktorearen kalearen 2. zenbakian.
- Civican: 2003an eraikitako kulturgunea eta liburutegi publikoa.
- Errozko dorrea (1964). Auzoaren ekialdean kokaturiko eraikina, antzinako ingurabide autobidearen ondoan. Javier Guibert eta Fernando Redón arkitektoek egin zuten, eta 1960ko hamarkadako Iruñeko arkitekturaren adibide garrantzitsuenetakoa da.
- Fiteroko Monasterioa kalearen 24. zenbakiko dorrea (1971): Auzoaren amaieran dago, eta Sanduzelaitik etorrita lehen eraikina da. J. Capdevila eta Estanislao de la Quadra-Salcedo arkitektoek diseinatu zuten.
- Iruñeko espetxea (1901-2013): Gaur egun erautsia.
- Nafarroako Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia: San Roke kalearen 4. zenbakian.
- San Jose udal hilerria: Donibane eta Sanduzelai auzoen artean, eta Arga ibaiaren alboan.
Kale eta etorbideak
aldatuPlazak
aldatuParkeak
aldatuGarraioa
aldatuAuzo honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 13 linea daude:
Eskualdeko Hiri Garraioa Donibane | |||||
|
|
Kultura eta Jaiak
aldatu- Donibaneko Jaiak, patroiaren homenez egiten dira, hau da, ekainaren 23aren inguruan. Egun horretan San Joan Suak pizten dira Hilerriaren aldapan. Beste jaiegunetan, kalejirak, zezensuzkoa, dantzaldia, Erraldoi eta Buruhandiak, etab. ekitaldi izaten dira.
Azpimarragarriak dira Otsailaren bigarren asteburuan ospatzen diren ihauteriak, pertsonai propioekin, euskal mitoligiaren pertsonaiak.
Auzo elkartea
aldatu2009an Donibaneko Auzo elkartearen egoitza lekuz aldatu dute, Oskia amabirjinako lokaletik, Irantzu Monasterio Plazara, San Juan Xar izeneko lokal berrira.
Bibliografia
aldatu- Alfredo Sarasa, Ignacio Arrieta, Asunción de Orbe (2006). Guía de Arquitectura de Pamplona y su Comarca. Pamplona: EHAEN. ISBN 84-611-3284-X.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |