5. linea (Eskualdeko Hiri Garraioa)
Ikus, gainera, beste « 5. lineak » |
Eskualdeko Hiri Garraioaren 5. linea (5 seinaleztatua, L05 ofizialki) Txantrea eta Nafarroako Unibertsitatea, Iruñeko hirigunean barrena, lotzen dituen autobus linea da.
Orvina 3 ↔ Unibertsitatea | |
---|---|
Eskualdeko Hiri Garraioaren parte da | |
Datu orokorrak | |
Garraio mota | Hiri autobusak |
Eskualdeak | Iruñerria, Nafarroa Euskal Herria |
Geltokiak | 17 |
Bidaiariak | 1 317 909(2019) |
Jabea | Iruñerriko Mankomunitatea |
Webgunea | www.infotuc.eus |
Ustiapena | |
Hasiera | 1953 |
Eragilea | Transports Ciutat Comtal |
Ibilgailuak | 3-4 |
Maiztasuna | 15' - 20' |
Datu teknikoak | |
Luzera | 11,1 km |
Abiadura maximoa | 50 km/h |
Bere ibilbidean zehar, Munduko parkea, Magdalena zubia, Iruñeko zezen-plaza, Labrit pilotalekua, Gazteluko plaza, Estafeta kalea, Gaiarre antzokia, Merindadeen plaza, Bianako Printzearen plaza, Iruñeko autobus geltokia, Nafarroako Foruen plaza eta Iruñeko zitadela bezalako toki garrantzitsuak lotzen ditu.
Historia
aldatuLinea 1953an ireki zen, La Villavesa SA enpresak ustiatuta. Arrosadia eta Txantrea lotzen zituen, Argentina Plazatik igaroz.[1]
1969an, La Villavesa SA itxi ondoren, linea COTUP -en esku geratu zen.[1]
1991n, linea bi zatitan banatu zen: 5a eta 11a, sortu berria, 5a izanik Orvina 1 eta 3 Unibertsitate Publikoa ibilbidea lortzen zuena. [1]
1999an, Eskualdeko Hiri Garraioaren berrantolaketarekin, Arrosadiako ibilbidea ezabatu zen eta Azpilagaña eta Iturrama auzoetan geldialdiak egin ziren, ibilbidea Nafarroako Unibertsitatean amaituz.[2]
2017ko irailean, Iruñeko Hiriguneko Zabaltze Plana izenekoarekin, Merindadeen Plazako pasabidea kendu zen, Orvina 3 norabidean, eta Paulino Caballeron geldialdi bat egin zen. Gainera, Kordobilaraino luzatu zen ibilbidea.[3]
2019ko urtarrilaren 21ean, beste geldialdi bat jarri zen indarrean Kordobila herrian, orduero zerbitzua ematen zuena.[4][5][6]
2020ko maiatzean, Nafarroako Gorteen kalea birmoldatu zenean, billabesak kale horretatik errazago ibil zitezen, linearen geldialdian ordez beste bat jarri zen.[7]
Ustiapena
aldatuMaiztasunak
aldatuLinea urteko egun guztietan dago martxan. Hauek dira maiztasunak:[8]
- Lanegunak: 15' (06:30tik 22:15ra)
- Larunbatak: 20' (06:30tik 22:10ra)
- Jaiegunak: 20' (06:30tik 22:10ra)
Ibilbidea
aldatuAutobus guztiek egiten dute ibilbide osoa.[8]
Geldialdiak
aldatu5 linea Nafarroako Unibertsitateraino |
5 linea Orvina 3raino |
Bidaiariak
aldatuUrte | Bidaiariak | Aldakuntza |
---|---|---|
2018 | 1 259 089 | ▲ 4,67% |
2019 | 1 317 909 |
Etorkizuna
aldatuOraingoz ez da zerbitzuaren luzapen edo aldaketa berririk aurreikusten.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c https://web.archive.org/web/20190814133855/https://www.pamplona.es/sites/default/files/2019-01/Anexo%205%20Sistema%20de%20comunicaciones%20Plan%20Municipal%205.1.pdf
- ↑ https://camaradecomptos.navarra.es/imgx/informes/Todo0517.pdf
- ↑ https://web.archive.org/web/20210817213819/http://www.accesocascoantiguo.com/transporte-publico/
- ↑ https://pamplonaactual.com/cambios-en-algunas-lineas-de-villavesas-desde-este-lunes-21-de-enero/
- ↑ (Gaztelaniaz) Press, Europa. (2019-08-27). «La línea 23 de villavesa unirá Cordovilla con Itaroa desde el domingo» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Larrea, Pilar Fernández. (2019-09-16). «La nueva villavesa descontenta a vecinos y colegio en Cordovilla | SeleccionDN+» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
- ↑ «ESKUALDEKO HIRI-GARRAIOAREN GELTOKIEN ALDAKETA, SARASATE PASEALUKUKO ETA NAFARROAKO GORTEEN KALEKO OBRAK DIRELA ETA» infotuc.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-22).
- ↑ a b «ORVINA 3 - NAFARROAKO UNIBERTSITATEA» infotuc.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
- ↑ www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).