2009ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak
2009ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak gertakari honen 27.Edizioa izan zen. Azaroaren 6tik 29ra ospatu zen Izarraitz Pilotalekuan. Hala ere, udaletxean eta ikastetxeetan ere antzezlan eta ekintza batzuk egin ziren.[1]
2009ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak | |
---|---|
Mota | antzerki festibal |
Honen parte da | Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak |
Denbora-tarte | 2009ko azaroaren 6a - 2009ko azaroaren 29a |
← 2008
| |
Kokaleku | Azpeitia |
Edizio honetan Imanol Eliasi Txalo Saria eman zitzaion Azpeitiko udaletxean[2][3],urteetan antzerkigintzari egindako ekarpenagatik. Bertan, Farola antzezlana egin zuten Erika Olaizola eta Ane Arenasek. Liburuxkan jasota omenaldiaren arrazoia:
"Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketa hauek ere badute zer eskertu Imanoli. Izan ere, Imanol Elias Azpeitiko alkate zen garaian sortu ziren Topaketak, 1983ko abenduan. Euskarazko antzerkia eskaini, talde amateurrei tokia eman eta euskarazko antzerki sormena bultzatzea zuten helburu hasiera hartan. Eliasek “gertuko sentitzen” ditu talde amateurrak: niri antzerki amateurra gustatzen zait, gertukoagoa sentitzen dut. Nire ustez, askoz meritu handiagoa du herritar xumeek euren afizioz eta sakrifizioz egiten duten antzerkiak” Antzezle, zuzendari eta egile gisa horixe da ezagutu duen giroa."
Topaketen baitan II.Azoka eguna antolatu zen, Eusko Jaurlaritzak, Iparraldeko Kultur Erakundeak eta Azpeitiko Udalak bultzatuta[4]. Gainera, profesionalen topagune bat ere ospatu zen, antzerkigintzaz jarduteko.
2009ko Ikusleen saria Lakrikun Antzerki Taldearen "Prest gaude" lanak jaso zuen[5] eta kartelaren egilea Valentin Garcia izan ziren, lehiaketa bidez.
Antzezlanak
aldatuAntzezlana | Konpainia | Egilea | Zuzendaritza | Aktoreak | Bestelakoak |
---|---|---|---|---|---|
Kanpaiak jo bitartean | Glu-Glu Produkzioak | Galder Perez | Galder Perez | Ugaitz Alegria, Libe Aranburu | |
Aitarekin bidaian | Hika | Arantxa Iturbe, Agurtzane Intxaurraga | Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga
Zuzendari laguntzailea: Tessa Andonegi |
Jose Ramon Soroiz, Joseba Apaolaza | Musika: Jabier Muguruza |
Baso sorgindua | Patata Tropikala | ||||
Lur azaleko hitzak | Duo Antzerki eta Musika | Mixel Etxekopar eta Pierre Viessler | II.azoka eguna. Azpeitiko Ikastola Ikasberrin | ||
Har eman ikuskizuna | Hebentik | Dantzaria: Mathieu Mendizabal
Clowna:Pierre Vissler Musikaria: Jean Christian Irigoyen |
II.azoka eguna. Karmelo Etxegarain | ||
Euskarazetamol | Ez Dok Hiru Bikoteatroa | Patxo Telleria | Jokin Oregi | Patxo Telleria, Mikel Martinez | Musika: Josu Zabala |
Babiloniako loreak | Larrua Creaciones | Jon Gerediaga | Zuzendaria: Ander Lipus
Zuzendari Laguntzaileak: Ainara Gurrutxaga & Urko Redondo (Dejabu) |
Ander Lipus, Espe López, Miren Gaztañaga, Mirian K. Martxante eta Alex Gerediaga | Musika: Xabi Erkizia |
Doltza | Agerre Teatroa | Maite Agirre, Patxi Pérez, Kepa Fersán, Abarchic Salem Mohamed, Jimi Olaizola, Erik Probanza, Iñazio Tolosa, Iker de la Concha, John Bolduan | Estreinaldia.
Bertan behera[6] | ||
Mementu ridicculi | En La Lona Zirko Konpainia | Paula S. Alfieri Ferreres | |||
110 streeteko geltokia | Goaz Antzerki Taldea | Lukas Dorronsoro | Paul Díez, Irati Baroja, Alba Gonzalez, Nire Oria, Biarritz Fernandez, Luis Mari Agirrezabala, Karmele Zulaika | ||
Prest gaude![5] | Lakrikun Antzerki Taldea | Gurutze Eizmendi, Alaitz Olaizola, Idoia Uranga | Estreinaldia.Ikusleen saria.Talde teknikoa: Igor Aranbarri eta Kepa Urbieta | ||
Autobusaren zain | Azpeitiko emakumeen antzerki taldea | Alaitz Olaizola Ane Arenasen kolaborazioarekin | Alaitz Olaizola | Garazi Urbina, Ane Arenas, Miren Alcedo, Erika Olaizola, Rosa Mari Alberdi, Pili Lizarburu, Amaia Garmendia, M.Karmen Borda, Aizpea Ibarbia eta Gurutze Eizmendi | |
Ni naiz Hector, ni bakarrik | Kanpingas | Jokin Oregi | Jokin Oregi | Teresa Calo, Aitor Beltran, Nagore Aranburu, Asier Zinkunegi, Iñaki Urrutia | Musika: Santiago Ramos |
Arrainontzia[7] | POP Produkzioak | Aizpea Goenaga | Edi Naudo | Aizpea Goenaga, Kandido Uranga | |
Jolas eta zilarrezko txartela | Jakin eta Jolas | Mikel Hernandez, David Gutierrez | Amaia Cid, David Gutierrez, Mikel Hernandez |
Eskola antzerkiak
aldatuAntzezlana | Ikastetxe edo Taldea |
---|---|
Itsas minez | Arroako Herri Ikastetxea (Gipuzkoa) |
Errekamari | Angiozar Herri Ikastetxea Bergara (Gipuzkoa) |
Liburu magikoa | Laukizko herriko eskola (Bizkaia) |
Grease | Landaberri herri ikastetxea Lasarte/ Oria (Gipuzkoa) |
Badago ez dago. Zer ote dago? | Azpeitiko Ikasberri Ikastola (Gipuzkoa) |
Autobusaren zain | Azpeitiko haur eta nerabeen antzerki tailerra |
Galtzagorriak | Zubi Zahar Herri Ikastetxea Ondarroa (Bizkaia) |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Euskal Antzerki Topaketek hilabete osoko egitarau oparoa ekarriko dute - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-03).
- ↑ «Imanol Elias: "Antzerkiaren barruko saltsa hori apartekoa da" - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-03).
- ↑ «Jaso du Imanol Eliasek Txalo saria - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-03).
- ↑ «Topaketen baitan, Antzerkiaren Azoka egingo dute gaur - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-03).
- ↑ a b «Etxean estreinatuko du Lakrikunek 'Prest gaude!' antzezlana - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-03).
- ↑ «'Doltza' antzezlana ez dute egingo azken momentuko arazo baten ondorioz - Azpeitia - uztarria.eus» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-03).
- ↑ «Ur zikinik gabeko gizartea - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-03).
Kanpo estekak
aldatu