2. linea (Nantesko tranbia)

Nantesko tranbiaren linea

Nantesko tranbiaren 2. linea ( estilitzatua) sareko hiru tranbia lineetako bat da. Lineak 25 geltoki eta 12 kilometro ditu guztira eta Orvault–Grand Val geltokia, Orvault udalerrian dagoena, Pont-Rousseauko geltokiarekin lotzen ditu, Rezé udalerrian.

Orvault–Grand Val ↔ Pont-Rousseau
Nantesko tranbiaren parte da

 lineko ibilgailu bat Audenciako geltokian
Datu orokorrak
Garraio motaTranbia
EskualdeakNantes, Bro-Naoned,
 Bretainia
Geltokiak25
Bidaiariak34 310 000 (2015)
JabeaNantes Metropola
Ustiapena
Hasiera1992ko irailaren 7a
EragileaSemitan
Ibilgailuak23
Ibilgailuen luzera39 m
Datu teknikoak
Luzera11,7 km
Abiadura maximoa70 km/h
 Mapa
Map

1992ko irailaren 7an inauguratu zen, Commerce eta Pont-Rousseau geltokien artean.

2015. urtean, 34 310 000 bidaiari eraman zituen, sareko 3tik 2.

Historia

aldatu

1970eko hamarkadaren amaieran, Nantesen garraioa, batez ere, autoaren erabileran oinarritu zen. Auto-pilaketa murrizteko asmoz, Erdre ibaian zehar autobideak eraikitzea proposatu zen. Honek, hiri sarea suntsitzea ekarriko zuen, plana, azkenean, atzera botatzea eragin zuten protestak piztuz.

Hainbat aukera aztertu ziren, hala nola autobus- eta trolebus-zerbitzuak hobetzea (edukiera mugatua) edo metro-sarea (garestiegia). Azkenean, aukera guztiak baztertu zituzten eta tranbiak berreskuratzea proposatu zuten.[1]

Puntu honetan, tranbia berriak eraikitzeko ideia iraultzailea zen. Mundu osoko joera tranbiak kentzea izan zen, linea berriak ireki beharrean. Frantzian hiru tranbia sistema txiki geratzen ziren (Lille, Marseilla eta Saint-Étienne).

Ipar Amerikan metro arinaren berpizkundea gertatzear zegoen, 1981ean Edmonton Light Rail Transit ireki zenean, urte horretan bertan Calgary C-Train eta San Diego Trolley izan zirelarik. Europan, ordea, urte askotan ez zen tranbia sare berririk eraiki.[2]

Nantesko Udalak ingeniari talde bat bildu zuen tranbia sare berri bat garatzeko aukera aztertzeko. Proiektua eta bere xehetasun ekonomikoak 1981eko otsailaren 10ean zehaztu ziren. Gobernuak gastuen % 30 finantzatzea onartu zuen, eta Alstom enpresa hogei ibilgailu egiteko aukeratu zuten.

[3]

Tranbia, azkenik, 1985ean inauguratu zen, Place du Commerce eta Haluchère lotzen zituen linea bakar batekin, hiriaren ipar-ekialdean.

  linearen arrakastaren ondorioz, bigarren linea bat eraiki zen, iparraldea eta hegoaldearen artean, Place du Commercen zegoenarekin lotua.   linea 1982ko irailean inauguratu zen 50 Otages eta Trocardière artean. Bi urte beranduago Orvault–Grand Val geltokirantz hedatu zen, hiriaren iparraldean.

2005eko abuztuan,   linea 2,2 kilometrotan handitu zen, Trocardière eta Neustrie artean hiru geltoki berri gehituz. 2007ko irailean, zati txiki bat ireki zen, lineatik Pont Rousseaura aldatzen zuena. Konpentsazio gisa,   linea Hôtel Dieu geltokitik Neustrie geltokira hedatu zen.[4]

Ibilbidea

aldatu

Geltokiak

aldatu
          Geltokia Koordenatuak Udalerria Konexioak  
        Orvault–Grand Val 47°15′43″N 1°35′32″W Orvault    50   79   89 
        le Cardo 47°15′43″N 1°35′3″W Orvault    C2   50   79   89    
        René Cassin 47°15′51″N 1°34′34″W Nantes    C2   50   96    
        Chêne des Anglais 47°15′41″N 1°34′24″W Nantes    C2   96 
        Santos Dumont 47°15′34″N 1°34′5″W Nantes    96    
        Boissière 47°15′18″N 1°33′57″W Nantes    96 
        Bourgeonnière 47°15′12″N 1°33′35″W Nantes    26   86 
        Recteur Schmitt 47°15′7″N 1°33′10″W Nantes    26   66   75   80   86   E5    
        École Centrale–Audencia 47°14′55″N 1°33′4″W Nantes    C20   66   75   80   E5 
        Facultés 47°14′45″N 1°33′19″W Nantes    75 
        Morrhonnière–Petit Port 47°14′30″N 1°33′23″W Nantes    26 
        Michelet–Sciences 47°14′7″N 1°33′24″W Nantes    10   23 
        Saint-Félix 47°13′53″N 1°33′24″W Nantes
        Motte Rouge 47°13′40″N 1°33′15″W Nantes
        Saint-Mihiel 47°13′24″N 1°33′12″W Nantes
        50 Otages 47°13′12″N 1°33′21″W Nantes    C2   12   23 
        Place du Cirque 47°13′1″N 1°33′26″W Nantes    C1   C2  C6   11   12   23 
        Commerce 47°12′49″N 1°33′21″W Nantes       
   C2   C3   11   26   54 
        Hôtel Dieu 47°12′43″N 1°33′12″W Nantes     
   C2   C3 
        Aimé Delrue 47°12′33″N 1°33′1″W Nantes     
        Vincent Gâche 47°12′23″N 1°32′54″W Nantes     
    
        Wattignies 47°12′14″N 1°32′47″W Nantes     
        Mangin 47°12′6″N 1°32′42″W Nantes     
   26 
        Pirmil 47°11′46″N 1°32′34″W Nantes     
   C4   C9   27   28   36   42   98  E8 
  
        Gare de Pont-Rousseau 47°11′35″N 1°32′57″W Rezé

Disuasio-aparkalekuak

aldatu

Lineak 7 disuasio-aparkaleku ofizial ditu guztira, seinaleztatuta eta araututa.[5]

Aparkalekua Hornitutako geltokia Konexioak Inaugurazioa Tokiak Modalitatea
Goudy Pirmil      1992 202 doan, ibilbidea ordaintzen da
le Cardo le Cardo    1994 201 doan, ibilbidea ordaintzen da
Pirmil Pirmil      1992 216 doan, ibilbidea ordaintzen da
Recteur Schmitt 1 Recteur Schmitt    1994 95 doan, ibilbidea ordaintzen da
Recteur Schmitt 2 Recteur Schmitt    1994 45 doan, ibilbidea ordaintzen da
René Cassin René Cassin    1994 65 doan, ibilbidea ordaintzen da
Santos Dumont Santos Dumont    1994 34 doan, ibilbidea ordaintzen da

Tarifak

aldatu

Linearen tarifikazioa Nantesko beste garraiobideen berdina da, eta garraio-titulu berberekin dago eskuragarri.[6]

Ustekabeko txartelak Aldi baterako abonamenduak
Txartela Deskripzioa Prezioa Abonamendua Deskripzioa Prezioa
Ticket 1h Ordubeteko txartel mugagabea 1,70 € Billet mensuel (-18) Hilabeteko txartel mugagabea 24,80 €
Ticket 1h (bus) Ordubeteko txartel mugagabea autobusan 2,00 € Billet mensuel (-26) Hilabeteko txartel mugagabea 32,80 €
10 tickets 1h Ordubeteko 10 txartel mugagabeak 15,60 € Billet mensuel (+26) Hilabeteko txartel mugagabea 55,20 €
Navette aéroport Aireportuko anezkako txartel bakarra 9,00 € Formule illimitée (-18) Urtebeteko txartel mugagabea 210,40 €
Groupe scolaire Eskola taldeko txartel berezia 9,50 € Formule illimitée (-26) Urtebeteko txartel mugagabea 224,00 €
Ticket 24h Egun bateko txartel mugagabea 5,80 € Formule illimitée (+26) Urtebeteko txartel mugagabea 492,80 €
Ticket 24h / 4 prs. Egun bateko txartel mugagabea (4 pertsona) 10,00 € Formule illimitée (+60) Urtebeteko txartel mugagabea 272,00 €

Erreferentziak

aldatu
  1. «Nantesko luzapena» web.archive.org 2016-03-07 (Noiz kontsultatua: 2021-06-20).
  2. (Ingelesez) Today's Railways Europe. 2020-11-10 (Noiz kontsultatua: 2021-06-20).
  3. Tricoire, Jean, .... (impr. 2007). Le tramway en France. "La Vie du rail ISBN 978-2-915034-73-8. PMC 470925361. (Noiz kontsultatua: 2021-06-20).
  4. Berritasunak Nantesko tranbiaren lehen linean
  5. (Frantsesez) «Nantes Metropolako aparkaleku disuasorioak» nantesmetropole.opendatasoft.com (Noiz kontsultatua: 2021-06-20).
  6. (Frantsesez) Webmaster. «Tarifa guztiak» Tan - Ma vie sans arrêt (Noiz kontsultatua: 2021-06-20).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu