1927ko Italiako Giroa

1927ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 15. edizioa izan zen. 1927ko maiatzak 15 eta ekainak 6 artean ospatu zen. 3758 kilometroko ibilbidea egin zen 15 etapatan banatuta, irabazleak 25,847 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Milanen hasi eta amaitu zen.

1927ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa15. Italiako Giroa
Etapak15
Datakmaiatzak 15 – 1927.eko ekainak 6
Luzera3.758,3 km
HerrialdeaITA Italia
Irteera-lekuaMilan
Helduera-lekuaMilan
Emaitzak
TxapeldunaITA Alfredo Binda
TxapeldunordeaITA Giovanni Brunero
HirugarrenaITA Antonio Negrini
Talderik onenaITA Legnano-Pirelli
◀19261928▶
Dokumentazioa

266 txirrindularik parte hartu zuten, guztiak italiarrak, proba 80k amaitu zutelarik.

Edizio honetan, lasterketa filosofia aurrekoekiko apur bat ezberdina izan zen. Aurreko edizioetako lasterketa denbora berean 3 etapa gehitu ziren eta atseden egunak murriztu ziren. Honen ondorioz, etapak laburragoak izan ziren, soilik batek zituelarik 300 kilometro baino gehiago.

Alfredo Binda nabarmen nagusitu zen, lidertza hasieratik amaierara mantenduz eta 15 etapetatik 12 irabaziz, oraindik Italiako Giroan gainditu ez den errekorra. Giovanni Brunero, aurreko edizioko garailea izan zena, oraingoan bigarren izan zen, eta Antonio Negrini hirugarren.

Hau izan zen Giovanni Rossignolik, 1909ko Italiako Giroaren garaile birtuala, korritu zuen azken Giroa, 45 urterekin, 44. amaitu zuen, Alfredo Bindagandik 7 ordu baino gehiagora.

Etapak

aldatu
Etapa Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
1.a Milan-Turin 288   Italia Alfredo Binda   Italia Alfredo Binda
2.a Turin-Reggio Emilia 321   Italia Alfredo Binda   Italia Alfredo Binda
3.a Reggio Emilia-Lucca 207   Italia Alfredo Binda   Italia Alfredo Binda
4.a Lucca-Grosseto 240   Italia Domenico Piemontesi   Italia Alfredo Binda
5.a Grosseto-Erroma 257   Italia Alfredo Binda   Italia Alfredo Binda
6.a Erroma-Napoli 256   Italia Alfredo Binda   Italia Alfredo Binda
7.a Napoli-Avellino 153   Italia Alfredo Binda   Italia Alfredo Binda
8.a Avellino-Bari 271   Italia Alfredo Binda   Italia Alfredo Binda
9.ª Bari-Campobasso 243   Italia Alfredo Binda   Italia Alfredo Binda
10.a Campobasso-Pescara 220   Italia Alfredo Binda   Italia Alfredo Binda
11.a Pescara-Pesaro 218   Italia Arturo Bresciani   Italia Alfredo Binda
12.a Pesaro-Treviso 305   Italia Alfredo Binda   Italia Alfredo Binda
13.a Treviso-Trieste 208   Italia Giovanni Brunero   Italia Alfredo Binda
14.a Trieste-Verona 275   Italia Alfredo Binda   Italia Alfredo Binda
15.a Verona-Milan 291   Italia Alfredo Binda   Italia Alfredo Binda

Sailkapenak

aldatu
Sailkapen nagusia
1. Alfredo Binda   Italia 144h 15' 35"
2. Giovanni Brunero   Italia + 27' 24"
3. Antonio Negrini   Italia + 36' 06"
4. Ermano Vallazza   Italia + 51' 20"
5. Giuseppe Pancera   Italia + 54' 29"
6. Arturo Bresciani   Italia + 1h 10' 03"
7. Egidio Picchiottino   Italia + 1h 11' 54"
8. Aleardo Simoni   Italia + 1h 32' 14"
9. Luigi Giaccobe   Italia + 1h 57' 49"
10. Aristide Cavallini   Italia + 2h 05' 44"


Taldekako sailkapena
1. Legnano   Italia LEG -

Kanpo estekak

aldatu