Giovanni Brunero

txirrindulari italiarra

Giovanni Giuseppe Brunero (San Maurizio Canavese, Torinoko probintzia, 1895eko urriak 4- Cirié, Torinoko probintzia, 1934ko azaroak 23) txirrindulari italiar bat izan zen, profesionala 1920ko hamarkadan.

Giovanni Brunero

Bizitza
JaiotzaSan Maurizio Canavese1898ko martxoaren 15a
Herrialdea Italiako Erresuma
HeriotzaCiriè1934ko azaroaren 23a (36 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
 

Jada zaletu bezala, Italiako errepide txirrindularitzako txapeldun izan zen 1919an. 1920an profesionaletara pasa zen eta txapeldun nazional junior izan zen. Aldi berean, beste emaitza handi batzuk lortu zituen, Lonbardiako Giroan 2., Italiako Txapelketan 3. eta Milan-San Remon 5. izanez.

Italiako Giroan 1920ko hamarkadan nagusitu zen txirrindularietako bat izan zen, 1921, 1922 eta 1926ko edizioak irabaziz eta 1923 eta 1927ko edizioetan 2. izanez eta 1925ekoan 3. izanez.

Frantziako Tourrean, baina, ez zen hain ondo ibili, non etapa garaipen bat baino ez zuen lortu 1924ko edizioan.

Bere beste garaipen batzuen artean Lonbardiako Giroan bi garaipen (1923 eta 1924) eta Milan-San Remon garaipen bat (1922) daude.

Palmaresa

aldatu

1920

1921

1922

1923

1924

1925

1926

1927

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

aldatu
Itzuli Handia 1920 1921 1922 1923 1924 1925 1926 1927 1928
  Italiako Giroa UT 1. 1. 2. 3. 1. 2. 9.
  Frantziako Tourra UT
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu