1899ko Home Nations Txapelketa

1899ko Home Nations Txapelketa Errugbi txapelketa honen hamazazpigarren ekitaldia izan zen. 1899ko urtarrilaren 5ean hasi eta martxoaren 18an bukatu zen. Bi urtez txapelketa amaitu gabe gelditu ondoren Irlanda izan zen hirugarrenez txapeldun, partida guztiak irabaziz gainera[1].

1899ko Home Nations Txapelketa
Datak 1899ko urtarrilaren 5etik
martxoaren 18ra
Txapelduna Irlanda Irlanda (3.a)
Partida kop. 6
Puntu gehien Gales Willie Llewellyn (15)
Entsegu gehien Gales Willie Llewellyn (5)
1898
1900

Txapelketa aldatu

Puntuazio sistema aldatu

Entseguak hiru puntu balio zituen eta gauzatzeak beste bi. Dropak eta markako goalak lau puntu balio zituzten eta zigor kolpeak hiru.

Txapelketako sailkapenari dagokionez irabazitako partidak bi puntu balio zituen, berdindutakoak bat eta galdutakoak zero.

Historia aldatu

Irlandak nagusitasun osoz irabazi zuen txapelketa, Eskozia baino ez zen gai izan irlandarrei entsegu bat egiteko. Koroa hirukoitza ere eskuratu zuen bigarren aldiz. Irlandarren azken txapelketa izan zen hurrengo urte luzetan, 1935ekoa baitu hurrengo garaipena eta 1948koa hurrengo Koroa hirukoitza. Aipatzekoa da era berean Ingalaterrak partida guztiak galdu eta zurezko koilara eskuratu izana.

Sailkapena aldatu

1899ko Home Nations Txapelketa
Taldea Puntuak Jokatuak Irabaziak Berdinduak Galduak Alde Aurka Diferentzia
1   Irlanda 6 3 3 0 0 18 3 +15
2   Eskozia 4 3 2 0 1 29 19 +10
3   Gales 2 3 1 0 2 36 27 +9
4   Ingalaterra 0 3 0 0 3 3 37 -34

Partidak aldatu

Eguna Etxekoa Emaitza Kanpokoa Egoitza
1899-1-7   Gales 26 - 3   Ingalaterra Swansea
1899-2-4   Irlanda 6 - 0   Ingalaterra Dublin
1899-2-18   Eskozia 3 - 9   Irlanda Edinburgo
1899-3-4   Eskozia 21 - 10   Gales Edinburgo
1899-3-11   Ingalaterra 0 - 5   Eskozia Londres
1899-3-18   Gales 0 - 3   Irlanda Cardiff

Sariak aldatu

Saria Taldea
Home Nations Txapelketa   Irlanda
Koroa hirukoitza   Irlanda
Zurezko koilara   Ingalaterra
Kalkuta Kopa   Eskozia

Palmaresa aldatu

1899 arteko bakarkako garaipenak.

# Taldea Garaipenak
1   Eskozia 4*
2   Ingalaterra 3
2   Irlanda 3
4   Gales 1

(*) 1889ko garaipena kontuan hartuta

Erreferentziak aldatu

  1. Godwin, Terry. (1984). The International Rugby Championship 1883-1983. Willow ISBN 0-00-218060-X. PMC 59798796. (Noiz kontsultatua: 2023-02-23).

Kanpo estekak aldatu