112 (telefono zenbakia)
112 (bat bat bi ahoskatua[1]) Europar Batasun osoan, Kolonbian eta GSM sistemak funtzionatzen duen herrialdeetan erabiltzeko larrialdietarako telefono zenbakia da. 1991an ezarri zuen Europar Batasunak larrialdietarako zenbaki unibertsal gisa.

Telefono adimendun gehienetan, telefonoa programatu daiteke hasierako seguritate-pasahitza sartu gabe ere, 112 larrialdietako doako telefonora deitu ahal izateko. Irudiko telefono pantaila-argazkian ikus daiteke puntu morean klik eginez gero telefonoak 112 markatuko duela.
112 telefono zenbakia doakoa da. Telefono mugikorretatik deitu daiteke estaldura dagoenean, nahiz eta estaldura hornitzen duen operadoreak erabiltzailearena ez izan.
HerrialdeakAldatu
112 telefono zenbakia erabiltzen duten herrialdeen artean:
- Alemania
- AEB (telefono mugikorren operadore gehienekin)
- Andorra
- Armenia
- Belgika
- Bielorrusia
- Bulgaria
- Danimarka
- Erresuma Batua (999 telefono zenbakiarekin batera)
- Errumania
- Errusia (2008tik aurrera)
- Eslovakia
- Eslovenia
- Espainia
- Estonia
- Finlandia ( Åland barne)
- Frantzia (15arekin anbulantziarako, 17arekin poliziarako eta 18arekin suhiltzaileetarako)
- Gibraltar
- Grezia
- Hegoafrika
- Hego Korea (polizia bakarrik)
- Herbehereak
- Hong Kong (gune menditsuetan soilik; 999 zenbakira birbideratzen du deia)
- Hungaria
- India (poliziak bakarrik)
- Irlandako Errepublika
- Islandia
- Italia (Carabinieriak bakarrik)
- Kolonbia (poliziak bakarrik)
- Kroazia
- Letonia
- Libano
- Liechtenstein
- Lituania
- Luxenburgo
- Malaysia (telefono mugikorrak bakarrik)
- Malta
- Norvegia (polizia bakarrik)
- Polonia (997, 998, 999 telefono zenbakiekin batera)
- Portugal
- San Marino (polizia bakarrik)
- Suedia
- Suitza
- Turkia (anbulantzia bakarrik)
- Txekia
- Ukraina (Kharkiven bakarrik)
- Vatikano Hiria (Vatikano Hiriko Jendarmeriak bakarrik)
- Zipre
ErreferentziakAldatu
- ↑ Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistema. 2012-06-28 (Noiz kontsultatua: 2017-05-02).