Heth

ح» orritik birbideratua)

Ḥet edo H̱et (baita Khet, Kheth, Chet, Cheth, Het edo Heth ere) alfabeto semitiko askotako 8. hizkia da, tartean feniziarrean (), bereberrean (), hebrearrean (ח), alfabeto siriakoan (ܚ) eta arabiar alfabetoan (ح).

Heth
Feniziar Hebrearra Aramera Siriakoa Arabiera
Heth ח Heth ܚ ح‍,ح
Eratorritako
hizkiak
Greziarra Latin Ziriliko
Η H И,Й
Errepresentazio fonemikoa: NAF[[[ħ (IPA)|ħ]] / χ / x]
Kokapena alfabetoan: 8
Zenbakizko (Gematria/Abjad) balioa: 8

Heth jatorrian ahoskerarik gabeko frikaria izan zen, faringaria /ħ/ ala belarra /x/. Arabieraz, fonema bakoitzak hizki bana sortu zuen: ḥāʾ (ح)-k /ħ/ irudikatzen du eta ḫāʾ (خ)-k /x/ irudikatzen du.

Hebreeraz, ostera, Ḥet ח hizkiaren fonema (/ħ/) eta Khaf כ hizkiaren fonema (/x/) elkartu ondoren, fonema frikari bakar ([χ]) sortu zuten.

Kanpo estekak aldatu

Feniziar hizkia greziar eta (Η), etruriar   𐌇, latindar H eta И ziriliko bilakatu zen. Latindar alfabetoan H kontsonante bat baden ere, greziar eta zirilikoan bokalak dira.