Turku

Åbo» orritik birbideratua)

Åbo / Turku

Turkuko armarria
Armarria
Berezko izena Åbo stad (suedieraz)
Turun kaupunki (finlandieraz)
Herrialdea
Eskualdea
Azpieskualdea
 Finlandia
Jatorrizko Finlandia eskualdea
Turku azpieskualdea
Alkatea Aleksi Randell
Sorrera 1229
Åbo / Turku Finlandiako mapan
Koordenatuak 60°27′05″N 22°16′00″E / 60.45139°N 22.26667°E / 60.45139; 22.26667
Azalera
- Ur-azalera
306,41 km² [1]
60,71 km² (%19,8)
Biztanleria
Dentsitatea
Lehen hizkuntza
- Finlandiera
- Suediera
- Besteak
176.184 (2010.07.31) [2]
717,1 bizt/km²
(2009) [3]
% 87,7 (ofiziala)
% 5,3 (ofiziala)
% 7,1
Webgune ofiziala (Finlandieraz) (Ingelesez)
(Suedieraz)

Turku (finlandieraz) edo Åbo (suedieraz) Finlandiako kostaldeko herri garrantzitsu eta ezaguna da.

Etimologia aldatu

Turku izena aintzinako ekialdeko eslavierazko tǔrgǔ izenetik dator eta "merkatu gunea" esan nahi du[4]. Suedierazko Åbo izenak "ibai ondoko bizilekua" esan nahi du.

Historia aldatu

Finlandiako herririk zaharrena da eta luzaroan hiririk handiena ere izan zen, XIX mendean Helsinkik populazioan gainditu zuen arte.

Erdi Aroa aldatu

Harri Aroko aztarnak aurkitu dira han; hala ere, lehen dokumentu idatziak 1229koak dira[5]. Urte hartan, Apezpikutegia oraingo herrigunera aldatu zen eta 1300ean, Katedrala sagaratu[6]. Erdi Aro guztian, Turkuko apezpikuak artean Suediar Inperioaren ekialdeko lurrak bere baitan hartzen zituen, Inperio guztiaren hedaduraren erdia, gutxi gorabehera. Hiriburu estatusik ez bazuen ere, Finlandiako dukeen egoitza izan zen. 1640an, Finlandiako lehen unibertsitatea sortu zen, Turkuko Errege Akademia.

Aro modernoa aldatu

XIX mendearen hasieran Finlandiako Gerra izan zen eta 1809. urtean Fredrikshamngo Itunean hala erabakita Finlandia Errusiaren eskuetan gelditu zen. Alexandro I.a Errusiakoak Turku urruti zegoela iritzita Finlandiko Dukerri Handiko hiriburua Errusiatik gertuago egon zedin Helsinki eraikitzeko agindua eman zuen[7].

1827an izandako sute handi batek ia erabat suntsitu zuen Turku. Helsinki planifikatu zuen arkitekto beraren esku gelditu zen Turkuren diseinua ere, Carl Ludvig Engel arkitekto alemaniarra izan zen aukeratua.

XX. mendea aldatu

1918an, Åbo akademia sortu zen, Finlandian suedieraz irakasten den unibertsitate bakarra. 1920an, finlandierazko unibertsitatea sortu zen: bi-biak Finlandiako bigarren eta hirugarren unibertsitate zaharrenak dira.

XX. mendean zehar, Turku Finlandiako mendebalderako atea izan zen. Stockholmekin eta mendebaldeko hainbat herrialderekin komunikabide egokiak izanik, gorakada nabaria izan zuen. Leningradorekin senidetu zen mendebaldeko lehen hiria izan zen.

XXI mendea aldatu

2011n Turku Europako kultura-hiriburua izan zen.

Geografia eta klima aldatu

Finlandiako hego-ekialdeko muturrean dago, Aura ibaiaren bi ertzetan. Turku hiria eta Itsaso Baltikoaren artean uhartedi handi bat dago, 50.000 uharte inguru dituena eta Uhartediaren itsasoa izenaz ezagutzen da.

Klimari dagokionez, kontinental hezea da, uda epelak ditu eta neguak hotzak dira, ohiko elurteekin.

      Datu klimatikoak (Turku)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 8.5 10.2 15.8 24.5 30.0 32.0 35.9 31.8 27.3 18.9 11.3 10.0 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -1.7 -2.1 2.0 8.8 15.5 19.5 22.3 20.5 14.9 8.8 3.0 -0.1 9.3
Batez besteko tenperatura (ºC) -4.4 -5.2 -1.6 4.0 10.2 14.5 17.5 16.0 10.9 5.9 0.8 -2.6 5.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -7.3 -8.3 -4.9 -0.2 4.8 9.3 12.6 11.6 7.2 3.2 -1.6 -5.6 1.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -34.8 -32.9 -23.7 -10.9 -5.8 -1.5 1.8 0.2 -5.2 -15.0 -19.8 -33.8 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 61 42 43 32 39 59 79 80 64 78 76 70 723
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11 8 9 7 7 8 9 11 9 12 13 12 116
Eguzki orduak 40 75 134 204 284 276 287 230 155 89 38 27 1839
Iturria: Climatological statistics for the normal period 1981–2010 [8]

Ekonomia aldatu

Hiriaren jarduera ekonomikoaren gune nagusia Turkuko itsasportua da. Honetaz gain Zientzia Parke garrantzitsua ere badu, bioteknologia eta teknologia berrietan aritzen diren 300 konpainia iguru biltzen dituena.

Kultura aldatu

Hezkuntza aldatu

Hiru unibertsitate daude: Turkuko Unibertsitatea, 1920an sortutakoa; Åbo Akademi Unibertsitatea, suedierazkoa eta 1918an sortua; eta Turkuko Ekonomia eta Enpresa zientzien Goi Eskola.

Jaialdiak aldatu

Hainbat jaialdi ere izaten dira, garrantzitsuena "Erdi Aroko merkatua" da. Finlandiako "Gabonetako hiria" ere kontsideratzen da Turku. Turkuko Musika Jaialdia eta Ruisrock Rock Jaialdia Eskandinabiako zaharrenetakoak dia. Down by the Laituri musika elektronikoaren jaialdia Europa iparraldeko handienetakoa da.

Europako kultura-hiriburua aldatu

2011n Turku Europako kultura-hiriburua izan zen. Horrek bultzada handia eman zion hiriko bizitza kulturalari. Hainbat eskultura bitxi egin ziren: ezagunena "bitxilore" erraldoia da.

Kirolak aldatu

Hirian bi futbol talde daude:

  • Turun Palloseura (TPS): Finlandiako zortzi Liga eta hiru Kopa eskuratu ditu. Egun, ordea, bigarren mailan dihardu.
  • FC Inter Turku: 2008an Finlandiako liga irabazi zuen eta 2009an, Kopa.

Izotz hockeyak ere indar handia du eta bertako HC TPS taldea Finlandiako talde onenetakoa da: hamaika aldiz irabazi du Liga; halaber, 1994an Europako Kopa eta 1997an Europako Hockey Liga eta Superkopa irabazi zituen.

Bi kirolari ezagun jaio ziren han: Paavo Nurmi atleta olinpikoa eta Jarkko Nieminen, Finlandiako tenislari onena. Lehenaren omenez, urtero Paavo Nurmi Marathon lasterketa antolatzen da.

Ondasun nabariak aldatu

Iruditegia aldatu

Herritar ezagunak aldatu

Hiri senidetuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Maanmittauslaitos
  2. Väestorekisterikeskus 2010.07.31
  3. Väestorekisterikeskus[Betiko hautsitako esteka] 2009
  4. Keskiaika - Suomen kaupungit keskiajalla. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
  5. Varhainen Turku rakennettiin pellolle - Turun yliopisto. 2009-01-13 (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
  6. (Ingelesez) Spicer, Andrew. (2012). Lutheran Churches in Early Modern Europe. Ashgate Publishing, Ltd. ISBN 9780754665830. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
  7. (Ingelesez) 8 April 1812 Emperor Alexander I promotes Helsinki to the capital of the Grand Duchy. | Helsinki 200 years as capital. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
  8. Normal period 1981-2010. (Noiz kontsultatua: 12 October 2012).

Kanpo estekak aldatu