Aizpurua baserria

eraikitako euskal ondare nabaria Donostian
Aizpurua baserria
Aizpurua baserria
Aizpurua albo batetik ikusita.
Kokalekua
Lurraldea Gipuzkoa
Udalerria Donostia
Auzoa Zubieta
Aizpurua baserria is located in Gipuzkoa
Aizpurua baserria
Aizpurua baserria
Aizpurua baserria (Gipuzkoa)
Ezaugarriak
Garaia XVIII. mende
Oinplanoa laukizuzena
Katalogatua

Aizpurua baserria Donostiako eraikuntza zaharrenetarikoa da eta baserria inguruko zaharrena da: testuetan XIII. mendean aipatzen zaio lehen aldiz; Aizpurua etxearen aipamen bat badugu 1379an, bestetik, Zubieta Usurbil eta Donostiaren artean zatitu zenean. Aizpurua baserria ordutik Donostia aldekoa da. Dena dela, gaur egungo eraikuntza XVI. mendearen hasieran egina eta XVIII. mendearen hasieran zabaldu eta handitu egin zuten.[1] Balio historiko handia du baita ere zeren eta 1813an hemen bildu ziren txikizioaren ondoren Donostiatik ihes egindako biztanleak eta hiria berreraikitzea erabaki zuten. Fatxada lapida batek gertaera gogorarazten du.[2] Gaur egun baserria baino jauregia da eta sartzea ez da erraza.

Ezaugarriak aldatu

Gaur egungo baserria eraikuntza handia da (460 metro koadroko azalera dauka, 23 metro zabalean, 20 metro luzeran) eta antzeko eraikinen ezaugarriak erakusten ditu.[1] Planta laukizuzena du eta estalkia hiru alboetara du. Fatxada nagusian egurrezko manposteria erakusten du eta horrek baserri familiarra zela erakusten digu. Harlanduak bakarrik izkinetan eta solairuen artean ikus daitezke. Bi solairu eta ganbara du. Beheko solairuan lau zutabe ikusten dira. Fatxadaren erdian plaka batek gaztelaniaz 1813ko gertaerak gogorarazten ditu: "La guerra asoló a San Sebastián . El patriotismo de sus ediles aquí congregados la levantó de sus ruinas. ¡Benditos los hijos que salvan a su madre! Se colocó esta lápida el XIII de septiembre de MDCCCLXXVII."

Baserria 1964tik dago monumentu bezala katalogatuta (BOE 1964-02-29).[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu