Zubietan (Gipuzkoan) kokatzen den muinoa da.

Map

Kokapena aldatu

Gipuzkoako ipar ekialdean kokatzen da. Oria ibaiaren gainean, Irisasi (egun Andatza deritzona) mendiaren adar bat ekialderantz luzatzen da, Zubietan sartuz. Amirierrekak egiten du bien arteko muga.

Gainik altuenak 309 metro ditu eta Txaldatxur deitzen da.

Ezaugarriak aldatu

Zubietako herri-lurretatik sei milioi eta gehiago metro koadro lur (ia 631 hektarea) mendi basoak dira: gaztainadiak, sagastiak, hariztiak, txarak ... Zubietamendin, 160 hektarea gaztainaldi daude.

Zubieta auzoan topa daitekeen parterik menditsuena eta basotsuena da. Hala izanik ere, deigarria suertatzen da bertan eraikia egotea Zubietako erraustegia.

Historia aldatu

Arrasto megalitiko ugariak topa daitezke bertan. Aipagarriak dira Txaldatxurreko Lubakiak, 1936ko gerran, bi aldeek, errepublikaren aldekoek eta matxinoek, eraikiak.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu