Muñagorriren bertsoak
Muñagorriren bertsoak egile ezezaguneko XIX. mendeko bertso sorta bat dira. Lehen Gerra Karlista garaiko hainbat pertsonaia ezagun aipatzen ditu: Jose Antonio Muñagorri, Karlos Maria Isidro Borboikoa, Rafael Maroto eta Tejeiro. Haren bertsiorik ezagunena Benito Lertxundik abestutakoa da[1].
Muñagorriren bertsoak | |
---|---|
Benito Lertxundiren musika-lana | |
Egilea | Benito Lertxundi |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Zortziko txikia eta herri-musika |
Argumentu nagusia | Jose Antonio Muñagorria, Karlos Maria Isidro Borboikoa eta Rafael Marotoa |
HitzakAldatu
Muñagorrik diona
bere proklamian,
gerrak ondatzen gaitu
bostgarren urtian;
igaz jarrikan Carlos
Madrilko bidian,
bultza zuten atzera,
gerra bere oñian.
Agintari onenak
preso daduzkate;
euskalduna izatia
du bakoitzak kalte.
Tejeiro ta Maroto
guzien alkate:
Zer gizon oyetatik
espera gentzake.
Carlos agertu ezkero
probintzi auetan,
beti bizi gerade
neke ta penetan.
Naiz kendu guk deguna
beinere ezer eman;
Bost negar egiteko,
nunbait jaio giñan.
Semiak soldadu ta
preso gurasuak,
ezin pagaturikan
kontribuzyuak.
Trintxera lanetara
gainiera auzuak.
Dolorezkoak dira
gaur gure pausuak.
Kordoiz inguraturik
kostatik Ebrora,
trabaz gaude josirik
bera eta gora.
Atzenikan frantsesak
itxi du frontera.
Gerrak ez dakar onik
Iñundik iñora.
Atiak itxi eta
ogia garesti;
artua ari da
igotzen poliki;
dirua ezkutatzen da
egunero emendik.
Nola bizi garen bada,
arritutzen naiz ni.
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Muñagorriren bertsoak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).