Zenbakizko analisi

Zenbakizko analisia» orritik birbideratua)

Zenbakizko analisia, problema matematikoei hurbilpenezko soluzioak topatzea ahalbidetzen dituzten algoritmoak aztertzen dituen matematikaren adarra da, analisi matematikoaren arlo bat.

Problema bat hurbilketa bidez ebaztean, algoritmoak eta askotan pauso iteratiboak ere erabiltzen dira soluzioa lortzeko. Soluzio hori, ordea, ez da zehatza gehienetan, eta hurbilketa-errore bat izaten du. Zenbakizko analisian errore hori balioesten da, soluzioaren egokitasuna zehazteko.

Argitu beharrekoa da zenbakizko analisiaren emaitza aldagai baten balioa izan daitekeela (zenbaki bat), baina baita bektore edo funtzio bat ere (eskuarki polinomio funtzio baten bidez egiten da hurbilketa).

Zenbakizko analisia honako kasuetan aplikatzen da:

  • Soluzioa analitikoki topatzea ezinezkoa denean.
  • Soluzioa analitikoki topatzea posible izan arren baina arazo praktikoak medio analitikoki topatzea ezinezkoa edo oso zaila denean
  • Soluzioa analitikoki topatzea posible izan arren denbora luzeegia eskatzen duenean, edo hurbilpen arin batekin lan egitea praktikoagoa denean.

Azken hamarkadetan, ordenagailuen bidez algoritmoak eta metodo iteratiboak erabiltzeko gaitasuna asko handitu denez, zenbakizko analisia problemak ebazteko metodo eraginkorra bihurtu da arlo askotan.

Kanpo estekakAldatu