Iterazioa prozesu baten errepikapena da, emaitzen sekuentzia bat (zenbaitetan mugagabea) sortzeko. Prozesuaren errepikapen bakoitzari ere iterazioa esaten zaio, eta iterazio bakoitzaren emaitza hurrengo iterazioaren abiapuntua da zehaztasun maila batera edo soluziora heldu arte. Bereziki matematikan, informatika eta hezkuntzan erabiltzen da. Iterazioari prozesua iteratiboa ere esaten zaio.

MatematikanAldatu

Matematikan, iterazioa funtzio bat errepikatzeko prozesuari erreferentzia egin diezaioke, hau da, funtzio bat behin eta berriz aplikatzeari, iterazio bateko irteera hurrengorako sarrera gisa erabiliz.

Adibidez, 1etik 5erako zenbakien batura kalkulatzeko, 1+2 kalkula daiteke lehenik, eta gero emaitzari 3 gehitu, eta ondoren 4, eta 5 azkenik; batuketa bakoitza iterazio bat da.

Itxuraz sinpleak diren funtzioen iterazioak jokabide konplexuak eta arazo zailak sor ditzake; adibidez, ikus Collatz aierua eta Zenbakien teoriako Malabaristaren sekuentziak.

InformatikanAldatu

Informatikan, iterazioa ordenagailu-programa baten barruan enuntziatuen bloke bat markatzeko teknika da, errepikapen kopuru zehatz baterako. Begizta horretan prozesuaren emaitza hurrengo errepikapenean erabiltzen bada iterazioa dagoela esaten da.

Beheko sasikodea iterazio adibide bat da; for begiztaren kortxeteen arteko kode-lerroak hiru aldiz errepikatuko da:

a = 0
for i from 1 to 3        // errepikatu hiru aldiz
{
    a = a + i            // gehitu a-ri i-ren uneko balioa
}
print a                  // 6 zenbakia inprimatuko da (0 + 1; 1 + 2; 3 + 3)

Objektuetara zuzendutako programazioan, iteratzailea datu-egitura ezberdinetarako iterazioa modu berean exekutatzen dela ziurtatzen duen objektua da, geroko kodeketa saiakeretan denbora eta ahalegina aurreztuz. Bereziki, iterazioaren eragileak datu-egitura horretako nodo bakoitzean eragiketa mota bera errepikatzeko aukera ematen du, askotan aurrez zehaztutako ordenaren batean.

HezkuntzanAldatu

Pedagogia-eskola batzuetan, iterazioak erabiltzen dira ikasleak esperimentuak, ebaluazioak edo proiektuak errepikatzean emaitza hobeak erdiesteko, edo trebetasun teknikoa menderatzeko. Praktikak bikaintasuna lortzeko bide gisa ikusten da. Berez, iterazioa ez da prozesu errepikakorra espirala edo kiribila baizik: "Ikerketa iteratiboak dakarren ikaskuntza- eta garapen-prozesua, jendeak ideiak berrikusteko eta haien inplikazioari buruz modu kritikoan hausnartzeko aukera anitz ahalbidetzen ditu"[1].


Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. «Facilitated Quality Competition As A Driver Of Health Care Value» Forefront Group 2013-09-30 (Noiz kontsultatua: 2022-09-06).

Kanpo estekakAldatu