Interpolazio lineal

Ezagunak diren bi balioen artean dagoen puntu batean funtzio batek duen baliora hurbiltzea, hiru balioak zuzen berean daudela ontzat emanda. Interpolazio-mota sinpleena da

Interpolazio lineala puntu bi zuzen baten bitartez lotzen dituen lerro doikuntza da, puntu bi horien arteko puntu bati buruzko koordenatu bakar baterako (abzisa edo ordenatua), beste koordenatua (ordenatua edo abzisa) zehaztea ahalbidetzen duena. Aplikazio anitz ditu balio ezezagun bat hurbildu behar denean ezagunak diren alboko puntu bietan oinarritua.

Interpolazio linealak puntu bi lotzen ditu zuzen baten bitartez eta horrela bien arteko puntu guztiak zehazten ditu.

Adibidea aldatu

Izozki denda batean, tenperatura 30 gradukoa denean, 400 izozko saltzen dira. Tenperatura 25 gradukoa denean, 100 izozki saltzen dira. Zenbat izozki salduko dira 28 gradurekin?

(400-100)/(30-25)=(x-100)/(28-25)

x=280 izozki

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau matematikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.