Zeltiberiera

Zeltiberiera[1] hizkuntza zelta paleohispanikoa zen, Iberiar penintsula erdialdean I. mendera arte gutxienez hitz egin zena. Herri zeltiberiarrek hitz egiten zuten.

Zeltiberiera
ezezaguna
Datu orokorrak
HiztunakHizkuntza hila
EskualdeaHispania
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza zeltak
hizkuntza zelta kontinentalak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza fusionatzailea
Kasu gramatikalaknominatiboa, akusatiboa, datiboa, genitiboa, lokatiboa eta ablatiboa
AlfabetoaIberiar idazketa eta latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3xce
Glottologcelt1247
IETFxce

Zelta hizkuntza kontinentalen artean zeltiberiera ez dago galikoa bezain ondo lekukotuta, baina bai lepontikoa eta galata baino hobeto. Makina bat txanpon dago, baina berreraiketarako eragilerik garrantzitsuenak Botorritako brontzeak dira. Honez gain, lekukotuta daude hamaika teonimo, antroponimo eta toponimo.

Zelta hizkuntzen artean, zeltiberierak nahiko itxura arkaikoa du. Bere multzoko beste hizkuntzetan ez bezala, "ios" erlatibozko izenordaina erabat deklinatuta agertzen da. Era berean, "kue" (eta), "nekue" (ezta), "ve" (edo) agertzen dira. Galeseraz bezala, "s"dun subjunktiboa dago.

IdazkeraAldatu

Inskripzio zeltiberikoetan idazkera iberikoa erabiltzen zen. Sistema hau ez zen bereziki egokia hizkuntza zeltak transkribatzeko honako arrazoiengatik:

  1. Muta cum liquida taldeak (bl, br; pl, pr; kl, kr; gl, gr) ezin dira ondo adierazi.
  2. Hitz amaierako leherkariak (-b, -p, -d, -t, -k, -g) ezin dira idatzi.
  3. Idazkera iberikoan ez dago frikaririk, s eta ś kenduta, eta beraz zeltiberikoz frikariak izanez gero (ez dakiguna) ezin izango zitezkeen adierazi.

Lehen arazo biak idazkera iberikoak leherkari+bokala taldeak idazteko zeinuak bai baina leherkari bakanentzat zeinurik ez izateari zor zaizkio. Honen arrazoia da iberierak eta hizkuntza zeltek egitura silabiko erabat ezberdina daukatela.

Iberierak oso egitura silabiko sinplea zeukan: (C)V(C2), hau da, V, VC2, CV, CVC2 silbak baino ezin ziren gertatu (C: edozein kontsonante, V: edozein bokal, C2: amaierako bokala, l, r, m, n, s edo ś izan behar duena). Hau ondo egokitu zen iberierarako, C2etarako, bokaletarako eta leherkari+bokal taldeentzako zeinuak baitaude.

Honez gain, iberierak txistukari bi zituen, oro har <s> eta <ś> transkribatzen direnak, eta euren balio fonetiko zehataza ezagutzen ez dugularik (beharbada ahostun/ahoskabe edota, aukera gehiagorekin horzkari/hortzobikari). Halaber, dardarkari bi daude, <r> eta <ŕ>. Aho batez onartzen da ŕ dardarkari bakuna dela, baina r zer den ez dago hain argi, baliteke anitza izatea edota bestelako ezberdintasuna izatea beste dardarkariarekin.

Botorritako brontzeakAldatu

 
1. Botorrita plakaren bi aldeak

Botorritako brontzeak dira orain arte aurkitu diren zelberierazko testurik luzeenak. Horien artean dago "Botorritako I brontzea". Testua ezin izan da osorik itzuli, baina transkribatuta dago eta gaiaren inguruko ideia bat izan dezakegu. Pertsona izen asko dauden merkataritza agiria dela ematen du.

III brontzea izen zeltiberiko zerrenda luzea da, Contrebia Belaiscako 200 biztanleren izenak omen dira.

BibliografiaAldatu

  • (Gaztelaniaz) Villar, Francisco, Los indoeuropeos y los orígenes de Europa, Madril, 1991, ISBN 84-249-1471-6.
  • (Gaztelaniaz) Albertos Firmat, María Lourdes, "Lenguas primitivas de la Península Ibérica" Boletín de la institución “Sancho el Sabio“, XVII liburukia, 1973.
  • (Gaztelaniaz) Blázquez, José María; Francisco Presedo; Francisco Javier Lomas; Javier Fernández Nieto, "Protohistoria" Historia de España antigua, I liburukia, 1997, ISBN 84-376-0232-7.
  • (Gaztelaniaz) Pellón, José R., Diccionario Espasa Íberos, Madril, 2001, ISBN 84-239-2290-1.
  • (Gaztelaniaz) Palaeohispanica (Hispania zaharreko hizkuntza eta kulturen inguruko aldizkaria), 1 liburukia, Zaragoza, 2001, ISSN 1578-5386.
  • (Ingelesez) Wolfgang Meid, Celtiberian Inscriptions, Budapest 1994 (Archaeolingua, edd. S. Bökönyi and W. Meid, Series Minor, 5).
  • (Ingelesez) Javier de Hoz, The Botorrita first text. Its epigraphical background; Die größeren altkeltischen Sprachdenkmäler. Akten des Kolloquiums Innsbruck 29. April - 3. Mai 1993, edd. v. W. Meid und P. Anreiter, Innsbruck 1996, p. 124–145.
  • (Ingelesez) J. P. Mallory, In Search of the Indo-Europeans (Thames & Hudson, 1989), ISBN 0-500-05052-X

ErreferentziakAldatu

  1. 47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2012-11-3).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu