Galaziera
Galaziera Anatoliako Galazian (gaurko Turkian) IV. mende arte hitz egin zen zelta hizkuntza hila da. hiztunak galatak ziren.
Galaziera | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hiztunak | Hizkuntza hila |
Eskualdea | Galazia, gaurko Turkian. |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza zeltak hizkuntza zelta kontinentalak | |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | xga |
Glottolog | gala1252 |
IETF | xga |
Glosa batzuk, idazle klasikoen aipamen batzuk eta hainbat inskripziotako izen batzuk baino ez dira ezagunak, guztira 120 bat hitz. Horietako gehienak pertsona izenak dira, batzuk -riks amaierarekin (Galiako zeltaz -riks, irlandera zaharrez ri, latinez rex, errege esan nahi du), beste batzuk -marus bukaerarekin, datiboz -mari (Galiako zeltaz -maros, irlandera zaharrez mor, galeseraz mawr), Ambitouti bezalako tribu izenak (irlandera zaharrez imm- "inguruan", tuath "tribua"), drunaimeton ("batzarraren lekua", irlandera zaharrez drui "druida", nemed "leku sakratu") eta abar.
Bibliografia
aldatu- Philip Freeman: The Galatian Language A Comprehensive Survey of the Language of the Ancient Celts in Greco-Roman Asia Minor, ISBN 0-7734-7480-3