Zaz

egile abeslari frantziarra

Isabelle Geffroy, artistikoki Zaz deitua (Chambray-lès-Tours, 1980ko maiatzaren 1a) frantziar kantautore eta abeslaria da, pop, jazz, rock, chanson eta gipsy jazz bezalako generoak elkartzen dituena. Ekintzailea da eta GKEkin lankidetzan aritzen da. [1][2]

Zaz

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEnol
JaiotzaTours1980ko maiatzaren 1a (43 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
HeziketaToulouse Conservatory school (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria eta estudioko musikaria
Altuera1,62 metro
Lantokia(k)Paris
Jasotako sariak
KidetzaLes Enfoirés
Izengoitia(k)Zaz
Genero artistikoachansona
pop musika
herri-kanta
jazza
Gypsy jazz (en) Itzuli
Musika instrumentuaahotsa
gitarra akustikoa
DiskoetxeaPlay On

zazofficial.com
IMDB: nm3971582 Facebook: zazofficial Twitter: Zaz_Official Instagram: zaz_off VK: zaz_vk MySpace: zazofficiel Youtube: UCmQZ7aYY8YH6HHhY2Jx2a9Q Spotify: 1mbgj8ERPs8lWi7t5cYrdy iTunes: 67103434 Last fm: Zaz Musicbrainz: e3214827-bd09-4d53-a88c-893d61556352 Songkick: 659617 Discogs: 1347228 Allmusic: mn0002445540 Deezer: 71069 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Geffroyren ama gaztelaniazko irakaslea zen eta aita enpresa elektriko bateko langilea. 5 urte zituela Tourseko Kontserbatorioan hasi zen solfeo ikasten baita bibolina, pianoa eta kitarra jotzen eta abesbatzan abesten. 2000an, 20 urte zituela, beka bat lortu zuen Bordelen musika modernoa ikasteko. Orduan hasi zen musika-estilo desberdinekin saikerak egiten: afrokubatarra, jazz, funky, gospel, eta abar.

Hainbat musika proiektutan aritu ondoren, Parisera abiatu zen eta han 1. diskoa grabatzea lortu zuen. 2010eko udaberrian egin zuen ospera jauzia bere Je veux abestiari esker, bere lehen albumeko bigarren abestia. Geroztik munduan zehar ari da bere kantuekin.[3][1][4]

Chanson berriaren adierazle gorenetakotzat jotzen da eta, egungo abeslarien artean, Frantzian oihartzun mediatikorik handienetarikoa dauka berak. Geffroyk berak zein taldekideek sortutako kantuek ez ezik, frantziar musikako hainbat kantu klasikoez egin dituen interpretazioek egin dute Zaz ezagun (La Parisienne, La vie en rose, etab.). Gainera, tributoetan ere parte hartu izan du.[3] Martin Scorseseren Hugo Cabret filmaren soinu-bandan eta Plácido Domingorekin batera abestu zuen.[5][6]

Konpromiso sozial biziko pertsona da eta Zazimut Fundazioa sortu du lurra eta bizidunaren errespetua sustatzen duten GKE txikien proiektuei laguntza emateko.[7]

Zaz Euskal Herrian aldatu

Tarnose inguruko Izar Adats musika-taldean bi urtez aritu zelarik kantuan, Pirinio erdialdeko eskualdeetan eta Ipar Euskal Herrian itzuliak egin zituen; ondorioz, badu euskal kultura eta hizkuntzaren berri.[1]

2015ean Donostiako Jazzaldian abestu zuen.[8][9][10] 2018an Iruñean egon zen.[11] 2019an Zaz-ek Baionan bi kontzertu eman zituen Kanboko Xan Mixel Garikoitz kolegioko 200 ikasleren koroak lagundurik.[1]

Diskografia aldatu

Diskoak aldatu

  • Zaz (2010)
  • Sans tsu tsou (2011)
  • Recto Verso (2013)
  • Paris (2014)
  • Sur la route (2015)
  • Paris, Encore! (2015)
  • Au rendez-vous des Enfoirés (2016)
  • Effet Miroir (2018)
  • Isa (2021)
Urtea Diskoa "150" arrakastatsuenen zerrenda
  Austria   Belgika, Flandria   Belgika, Valonia   Frantzia   Alemania   Grezia   Italia   Polonia   Suitza   Herbehereak   Errusia   Txekia   Espainia
2010 ZAZ 12 65 1 1 3 3 19 14 10 56 8 29 93 Diamantezko diskoa
2013 Recto verso 5 16 3 2 2 5 3 23 Diamantezko diskoa
2014 Paris 4 8 2 2 5 9 3 54 17
2015 Sur la route 36 10 4 9 Platinnozko diskoa
2015 Paris, Encore!
2016 Au rendez-vous des Enfoirés
2018 Effet Miroir

Singleak aldatu

Urtea Abestia Zerrendak
  Belgika, Flandria   Belgika, Valonia   Suitza   Austria   Alemania   Frantzia   Polonia   Bulgaria   Quebec
2010 Je veux 34 2 23 16 22 34 23 26
2010 Le long de la route 32 16 62 39
2011 La fée 7 40 35
2012 Éblouie Par La Nuit 17 34 29
2013 On ira 21 15 74 47 12 1
2013 Comme ci, comme ça 76 56
2013 Si 86 53 34
2014 Gamine 57 169

Errekonozimenduak eta sariak aldatu

  • 2015ean Echo Saria "Emakumezko artista internazional hoberena" kategorian.[12]
  • 2011n Abestirik originalenari Les Victoires de la musique saria "Je veux" abestiarekin.[13]
  • 2010ean European Border Breaker Awards Saria.[14]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d Berria.eus. ««Ez zaio beldurrik ukan behar ezberdin izateari »» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
  2. (Gaztelaniaz) «"Madrid sera toujours Madrid", pero rendido a la Francia de Zaz» www.efe.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-18).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Zaz - Edad, ciudad natal, biografía» Last.fm (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
  4. (Gaztelaniaz) Martínez, Chema García. (2015-07-23). «Zaz, un brillo en la canción francesa» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
  5. «Zaz chante Coeur Volant pour Hugo Cabret» FIGARO 2011-12-16 (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
  6. SOUS LA VILLE TV. (2012-12-06). PLACIDO DOMINGO et ZAZ - La chanson des Vieux Amants. (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
  7. (Frantsesez) «ZAZIMUT - Site officiel» ZAZIMUT - Site officiel (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
  8. Josep Lluis Rivera Garcia. (2015-08-24). ZAZ - "50 HEINEKEN JAZZALDIA 2015" (Tve) (HD) (completo). (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
  9. (Gaztelaniaz) «Un Zaz en todo el corazón» El Diario Vasco 2015-07-24 (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
  10. 50 edizioa 2015. Jazzaldia (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
  11. (Gaztelaniaz) Guenaga, Aitor. «ZAZ es una payasa adorable» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
  12. (Ingelesez) «Germany's Echo Awards 2015: All the winners» Music Business Worldwide 2015-03-27 (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
  13. (Frantsesez) Mehlen, Paul. (2011-03-01). «Les Victoires de la musique 2011 : ZAZ élue chanson originale de l'année» melty (Noiz kontsultatua: 2019-05-18).
  14. (Gaztelaniaz) EFE. «La cantante francesa Zaz ofrece un adelanto de su nuevo disco con "On ira"» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2019-05-18).

Kanpo estekak aldatu