Ireki menu nagusia

Patxi Huarte Larraburu, Zaldieroa (Faltzes, Nafarroa Garaia, 1966ko urtarrilaren 14a) euskal komikigilea da.

Zaldieroa
Patxi Huarte komikigilea 2010ean.jpg
Bizitza
Jaiotza Faltzes1966ko urtarrilaren  14a (53 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak komikigilea

Iruñean bizi zelarik Korrok aldizkarian hasi zen marrazten. AEK-ko didaktika sailean egin zuen lan, didaktika marrazkiak prestatzen. Irratigintzan ere aritu izan da,Paraiso eta Euskalerria Irratietan.

TMEO komiki aldizkarian argitaratu zituen bere lanak, eta Napartheid fanzinea sortu zuen Asisko Urmenetarekin batera 1988an.[1]

Euskaldunon Egunkarian artikuluak eta komiki zintak argitaratu zituen kazeta itxi zuten arte. 1994 urtean Rikardo Arregi Saria jaso zuen Euskaldunon Egunkariako Nafarkaria gehigarrian argitaratutako komiki zintei esker.

Gaur egun egunero Berria egunkarian De rerum natura komiki zintak egiten ditu eta Juan Kruz Lakastarekin batera sortutako Serio Demonio atalean ilustrazioak egin zituen. Kolaborazioak egin izan ditu Nabarra, Aizu!, Bertsolari, Xabiroi eta Karrikiri elkarteko Karrika aldizkariekin; Deia egunkariko Ortzadar gehigarrian ere argitaratzen du.

2005ean De rerum natura komiki zinten lehen antologia argitaratu zuen Elkar Argitaletxeak eta ordudanik bi urtean behin argitaratu dira bilduma hauek.

2009an, prentsa idatziaren Argia saria irabazi zuen.

 Xabier Olarrak euskarara itzulitako Raymond Queneauren Estilo Ariketak liburuaren ilustrazioak egin zituen.

Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean, berorren hirugarren edizioan.

2016an,"Tirabirak/Tiras que aflojan" izeneko erakusketan hartu du parte beste hainbat marrazkilariekin batera, euskal gatazka binetagileen ikuspegitik eginez.

BibliografiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Perez, Ander «Desertuko kantinplora» Berria . Noiz kontsultatua: 2017-11-22.

Kanpo estekakAldatu