De rerum natura, (euskaraz Gauzen izaeraz bezala itzul liteke), Lukrezio olerkari eta filosofo erromatarrak K.a. I. mendean idatzitako latinezko poema epikoa da. Bere xedea filosofia epikurearra erromatarrei azaltzea izan zen.

De rerum natura, 1570

De rerum natura hexametro daktilikoa jarraituz idatzita dago, sei liburukitan, eta fisika epikurearra du ardatz nagusi. Atomismoaren printzipioak azaltzen ditu; buruaren eta arimaren izaera; zentzumena eta pentsaera; munduaren garapena eta haren fenomenoak; eta zeruko zein lurreko hainbat fenomeno.

Kanpo estekak

aldatu