Zaghawak, Beri edo Zakhawa ere deituak, erdialdeko Afrikako talde etniko musulman bat da, ekialdeko Txad eta mendebaldeko Sudangoa, Darfur barne.[1]

Zaghawa /Beri

Idriss Deby, Txadeko lehendakaria Zaghawa etniakoa da.
Biztanleak guztira
400.000
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Txad Txad
Sudan Sudan
Libia Libia
Hizkuntza
Zaghawa
Erlijioa
Sunni Islama
Zerikusia duten beste giza taldeak
Tobou herria, Bideyat herria

Zaghawek Zaghawa hitz egiten dute, hau da,  Sahara ekialdeko hizkuntza bat.[2][3] Artzainak dira, eta zaintzen duten ardi arraza bat, arabiarrek Zaghawa deitzen dute. Nomadak dira eta euren bizibidea abereak, gameluak, eta ardiak zaintzeaz eta basa-aleak jasotzeaz lortzen dute. 225.000 eta 400.000 arteko populazioa du Zaghawa etniak.[4][1]

Girgamean, Kanemite errege historian, Zaghawa herria Duguwa gisa aipatzen dira. Zaghawa izena arabiarrek eman zieten, beraiek, berriz, bere buruari Beri deitzen diote gaur egun. Afrikako talde etnikoei buruzko literaturan, Beri terminoak (batzuetan Kegi) Zaghawa, Bideyat eta Bertis herriak biltzen ditu, Txad, Sudan eta Libiako hainbat tokitan banatuta[5].

Historia

aldatu

Zaghawak arabierazko testu klasikoetan aipatuak dira. IX. mendeko arabiar geografo zen al-Ya'qubik, haiei buruz idatzi zuen "Zaghawa, Kanem izeneko leku batean bizi direnak," eta jarraian Zaghawa agintepean ziren beste erresumak zerrendatzen ditu[1]. Historikoki, Zaghawa herriak Sahelean zehar, Txad ibaia eta Nubia, Makuria eta Alwan zeuden Nilo bailarako erreinuen artean, beste gizarte txiki gehienen nagusitasuna zuen.

 
Zaghawa pertsonen banaketa Txad eta Sudan.

Gure aroko lehen milurtean, Zaghawak Nilo eskualdea eta Magrebeko eskualdeekin merkataritza harremanak zituzten. Beraiei buruzko lehen erreferentziak VIII. mendeko testuetan Tobou herriarekin batera egiten dira, Txad iparraldean eta Libia hegoaldean[6], eta adituen ustez bi talde etnikoek lotura dute. XI. mendeko testuen arabera, Zaghawa erresumako erregeek Islama onartu zuten, eta, izenez behintzat[1], musulmanak ziren. Al Ya'qubik aipatu zuenez, iparraldeko Berbereak Zaghawa eta beste etnietako esklaboak salerosten zituzten.[6]

Aspaldiko arabiar berriek Zaghawak "nomada beltzak" bezala deskribatzen dituzte.[6] XII. mendeko geografo zen Al-Idrisik eta XIII. mendeko Yaqutek Zaghawen eragina oasi inguruan zentratutako sistema batean irudikatzen dute, eta Kanem, Manan eta Anjimi hiriak aipatzen dituzte[6]. Al-Idrisik, Zaghawa herritarrek XII. mendean bahiketa, eraso eta esklabo merkataritzan parte hartu zutela deskribatzen du.[6][7]

Ibn Sa'idek 1270. urtean idatzi zuenez, berriz, Kanem erresumaren hiriburua Manan izan zen Sayfawa dinastiako agintariak Islamera bihurtu eta eskualdea konkistatu zuten arte, hortik aurrera hiriburua Njimira mugitu zen. Zaghawak Mananen bizitzen jarraitu zuten, Ibn Saiden esanetan[6]. Hala eta guztiz ere, Kanemgo erregistroek ez dituzte Zaghawak aipatzen, eta litekeena da desplazatuak izatea eta gaur egun aurkitzen diren eskualderaino iristea.[6] Eskualde hau Dar Zaghawa deritzo, edo "Zaghawa lurraldea".[8]

Zaghawen boterea Kanemek Txad aintziraren eskualdean izan zuen gorakadak hautsi zuen arren, Zaghawek Kanem ekialdeko lurralde zabal baten kontrola mantendu zuten, eta XIV. mendearen amaieran bakarrik aipatzen du Darfur estatu independiente gisa Maqrizik, Egiptoko historialari eta geografoak. Darfur eta Kanemen gorakada eta gero, Zaghawek basamortu eremuak bakarrik kontrolatzen zituzten eta eskualdeko indar nagusietako bat izateari utzi zioten[9].

Gizartea eta kultura

aldatu

Tradizonalki, Zaghawa gizarteak nagusiki artzain bizitza izan du, zaldi, asto, ahuntz eta ardi ganadutegiko klan erdi nomadez osatua[1][3]. Bere indarraren gailurrean zeudenean, Sayfawa dinastiako agintariek lekualdatu eta suntsitu baino lehen, merkatari eta gamelu eta zaldi saltzaile apartak ziren, Sahara azpiko karabana merkataritza-bide batzuk kontrolatzen zituztelarik.[1][6]

Sunni Islameko Maliki eskola onartu zuten, baina islam aurretiko erritu batzuk mantendu zituzten, hala nola, karama, espiritu gaiztoak uxatzeko animalien sakrifizio errituala.[5] Zein mendetan bihurtu ziren eztabaida handiko eta adostasun gutxiko kontua da, kalkulu desberdinen arabera, XII eta XVII. mende bitartean gertatu zen.[3] Gaur egun, egoneko bizimodua daramate, oinarrizko jakiak landatuz, hala nola, artatxikia eta basartoa, eta beste elikagai batzuk, esaterako, sesamo, meloiak, kalabazak, kakahueteak eta okra.[1][5]

Gizarte-mailakatzea

aldatu

Zaghawaren gizartea sozialki mailakatua da eta kastak ditu. Goiko mailan noble eta gerlariak, jarraian, merkatari eta saltzaileak, eta beheko mailan artisau kastak Hadaheed (edo Hadahid) izenekoak[8][10][11]. Kasta hauek endogamikoak izan dira, eta beren heredatutako lanak errementaritza, ehiztaritza, zeramika, larrukigintza eta danbor jotzea bezalako musikariena dira. Zaghawa gizartean artisau lanak zikin eta maila baxukotzat dituzte.[8][12] Arabiar testu zahar batzuk Zaghawa erregeak  "harrokeri pentsaezina duten errementari erregeak" zirela zioten[7].

"Errementari" hitz gutxiesgarria izan da Zaghawa kulturan, dio Anne Haourek, Afrikako Ikasketak eta Erdi Aroko Arkeologia irakasleak, eta "errementari jaio dena beti izango da errementari"[13]. Errementari ez diren kasta Zaghawak, ez dute ez jaten ezta elkartzen errementari kastekin[14]. Maila sozial baxuenean esklabuak daude. Zaghawa gizartean mailakatzea eta kastak, adibidez, larrukigintzarena bezalakoak, gertukoak diren Fur herriarenak bezalakoak dira.[3][14]

Egungo eragina

aldatu

Sudanen oso indartsuak ez izan arren, politikoki Txad menderatzen dute. Egungo presidentea (2018), Idriss Déby[15], eta Txadeko lehen ministro ohi asko Zaghawa dira, baita gobernuko beste hainbat kide ere[16]. Horrela, Txadiar Zaghawak eragin handia izan dute eskualdeko politikan[3]. Txad, Libia eta Sudaneko egungo gerratan, Zaghawa talde etnikoa sakonki sartu izan da, bereziki beste talde etnikoekin aliantza estrategiko bidez, hala nola, Fur herriarekin[1][5][16].

Hala ere, Sudanen, Zaghawak Darfurgo krisian harrapatutak daude eta galera asko jasan dituzte bertako arazoengatik. Sudango Zaghawak Darfurgo eta Txad ekialdeko errefuxiatu kanpamenduetan bizi diren herrien artean daude, non matxino mugimenduetarako haurren errekrutatzea etengabeko arazoa da[17][18].

Zaghawak Darfurgo tribuen artean "Afrikar" izendatuak izan dira, nahiz eta haiekin borrokatu diren beste tribuei "Arabiar" deritzaten[19].

Mekara erromes zihoazten Mendebaldeko Afrikako Tijani musulman misiolarien ondorioz, lidergoa Islamera bihurtu zen. 1940ko hamarkadan, Zaghawak Animismotik Islamera pilaka bihurtu ziren. Darfurgo Zaghawak beraien debozioagatik ezagunak dira[19]. Darfurgo borroken ondorioz, beraien herentzi genetikoarengatik bertako arabiar milizianoen itua direnez, 100,000 errefuxiatu bihurtu dira Txaden mugaz bestalde[20][18]. Daoud Hari izeneko Zaghawa tribuko gizon batek Darfurri buruzko memoria bat idatzi zuen, The Translator (Itzultzaileak) izenekoa, eta Dr. Halima Bashir izeneko Zaghawa emakume batek, Damien Lewisekin batera, Darfurgo ankerkeriei buruzko ezagutza zabaltzen duen Tears of the desert (Basamortuko malkoak) idatzi zuen.

Oharrak

aldatu
  1. a b c d e f g h (Ingelesez) III, John A. Shoup. (2011-10-17). Ethnic Groups of Africa and the Middle East: An Encyclopedia: An Encyclopedia. ABC-CLIO ISBN 9781598843637. (Noiz kontsultatua: 2018-01-22).
  2. Zaghawa, Ethnologue
  3. a b c d e (Ingelesez) Bartrop, Paul R.; Jacobs, Steven Leonard. (). Modern Genocide: The Definitive Resource and Document collection [4 volumes: The Definitive Resource and Document Collection. ] ABC-CLIO ISBN 9781610693646. (Noiz kontsultatua: 2018-01-22).
  4. Zaghawa survey, SIL Chad. 2004.
  5. a b c d (Ingelesez) Olson, James Stuart. (1996). The Peoples of Africa: An Ethnohistorical Dictionary. Greenwood Publishing Group ISBN 9780313279188. (Noiz kontsultatua: 2018-01-22).
  6. a b c d e f g h (Ingelesez) Fage, J. D.; Oliver, Roland Anthony. (1975). The Cambridge History of Africa. Cambridge University Press ISBN 9780521209816. (Noiz kontsultatua: 2018-01-22).
  7. a b (Ingelesez) Isichei, Elizabeth. (1997-04-13). A History of African Societies to 1870. Cambridge University Press ISBN 9780521455992. (Noiz kontsultatua: 2018-01-22).
  8. a b c (Ingelesez) Peek, Philip M.; Yankah, Kwesi. (2004-03). African Folklore: An Encyclopedia. Routledge ISBN 9781135948733. (Noiz kontsultatua: 2018-01-22).
  9. Pueblo Zaghawa : Idioma, Historia, Localizacion, .... (Noiz kontsultatua: 2018-01-22).
  10. F. D. Klingender (1942), Gericault as Seen in 1848, The Burlington Magazine, 81. alea, 475 zbk. (1942, urria), 254-256 orrialdeak
  11. Samer Abdelnour (2011), Forging Through Adversity: The Blacksmiths of North Darfur and Practical Action, United Nations Development Programme, 1-2 orialdeak
  12. James H Vaughan (1970), Caste systems in the Western Sudan, in Social stratification in Africa, Editoreak: A Tunde and L Plotnicov , New Africa Press, 59-92 orrialdeak
  13. (Ingelesez) Isichei, Elizabeth. (1997-04-13). A History of African Societies to 1870. Cambridge University Press ISBN 9780521455992. (Noiz kontsultatua: 2018-01-22).
  14. a b (Ingelesez) A History of the Arabs in the Sudan. CUP Archive (Noiz kontsultatua: 2018-01-22).
  15. «Ni naiz Txadeko lehendakaria, atrebentzia ez bada» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-01-22).
  16. a b (Ingelesez) Marchal, Roland. Chad/Darfur: How two crises merge. (Noiz kontsultatua: 2018/01/22).
  17. Al Jazeera English. (2009-04-16). Chad refugee camps foster Darfur rebels - 16 Apr 09. (Noiz kontsultatua: 2018-01-22).
  18. a b «Gure etxea sutan, hau tankea, hau emakume bat hilda» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-01-22).
  19. a b Waal, Alex de. (2004-07-25). Darfur's deep grievances defy all hopes for an easy solution. (Noiz kontsultatua: 2018-01-22).
  20. (Ingelesez) Polgreen, Lydia. (2006-02-28). «Refugee Crisis Grows as Darfur War Crosses a Border» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2018-01-22).

Kanpo estekak

aldatu