Abadan (persieraz: اآبادان, Abādān) Irango hiri bat da; Khuzestan probintzian dago, Eufrates ibaiaren ertzean.

Abadan
آبادان
city of Iran (en) Itzuli
Tajcinema.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Iran
Probintzia Khuzestan
Izen ofiziala اآبادان
Jatorrizko izena آبادان
Geografia
Koordenatuak 30° 20′ 21″ N, 48° 18′ 15″ E / 30.3392°N,48.3042°E / 30.3392; 48.3042Koordenatuak: 30° 20′ 21″ N, 48° 18′ 15″ E / 30.3392°N,48.3042°E / 30.3392; 48.3042
Azalera 1275 km²
Altuera 3
Demografia
Biztanleria 231.476 (2016ko irailaren 24a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat (2016ko irailaren 24a)
Dentsitatea 181,55 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1909
Telefono aurrizkia 0631
Ordu eremua UTC+03:30
abadan.ir

GeografiaAldatu

Hiria Abadan irlan dago, Xatt al-Araben ertzean, Persiako golkotik 50 kilometro ingurura.

KlimaAldatu

      Datu klimatikoak (Abadan)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 25 28 34 43 47 48 50 51 48 43 36 29 51
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 17 20 24 31 38 42 44 45 42 36 27 20 32
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 7 9 13 18 23 26 28 27 23 18 14 9 18
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -3 -3 2 7 16 19 23 22 16 12 1 -4 -4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 38 43 15 20 3 0 0 0 0 3 25 46 193
Iturria: BBC Weather[1]

HistoriaAldatu

Abbastar Kaliferriaren sasoian garapena lortu zuen hiriak: gatzaren eta alfonbren salerosketa zen merkataritza-jardunbide nagusia, portua ere bazutenez, ibaia neurri batez lehortu baino lehen. 1909. urtean eman zioten hiri-izendapena Abadani. 1980ko hamarkadan, Iran-Irak Gerran, bonbardaketak eta erasoak jasan zituen.

EkonomiaAldatu

1908. urtean Abadan inguruetan petrolioa aurkitu zuten; ustiatzeko azpiegiturak eta instalazioak eraiki zituzten, Anglo-Iranian Oil Company-ren eskutik. 1950. urtean nazionalizatu egin zuten, eta 70ko hamarkadan munduko petrolio ezkoizpen-gunerik handiena zen. Hala ere, Iran-Irak gerratean suntsitu egin zuten, eta oraindik berreraikitzen dihardute. Bestalde, nazioarteko aireportua dago Abadan hirian. Teknologiako institutua ere badaukate.

ErreferentziakAldatu

  1. Average Conditions Abadan, Iran. BBC Weather . Noiz kontsultatua: 5 December 2009.

Kanpo estekakAldatu