Wikipedia eztabaida:Albisteak
Akats bat Aldatu
Arazo bat egon da serbierako wikipediaren estatiskikekin eta horregatik agertzen dira guztiak leku bat gorago, baina egitan 48. postuan gaude --ziberpunk 09:06, 4 Martxoa 2006 (UTC)
- Orduan, zer gaude orain 43. postuan? Azpiazu 17:59, 29 Martxoa 2007 (UTC)
Apirilaren 28ko albisteetan, artikuluen kopurua (169.000) ez dago ondo. Horren ordez ez dira izango 178.000 artikulu? -Oraina (eztabaida) 15:40, 5 maiatza 2014 (UTC)
- Badirudi 179.000 zirela. Eskerrik asko oharrarengatik, zuzendu dut. --Xabier Armendaritz 2014-05-05, 16:25 (UTC)
Artikuluen luzera Aldatu
Kaixo lankideok. Artikuluen luzera atalean datuen iturria agertu beharko litzateke nire ustez. --Pello, beldur barik 22:21, 17 Urtarrila 2007 (UTC)
Azken berriak Aldatu
Apa. Albisteak beti eguneratzen ez ditugula ikusita, ez litzateke hobe izango "Azken berriak" baino "Albisteak" edo "Berriak" izendatzea atal hori? --Orereta (erantzunak) 10:43, 19 Iraila 2007 (UTC)
Zorionak! Aldatu
Zorionak! Justu-justu hilabete bat pasata 1000 artikulu sortu ditugu (ekainaren 24 27.000 artikulu, eta gaur uztailak 25 28.000). Zorionak guztioi!Enzai • Ezt ekarpenak 13:13, 25 Uztaila 2008 (UTC)
Albiste motak Aldatu
Kaixo, beti albiste antzekoak jartzen ditugunez, zergatik ez ditugu sailkatzen? Hiru zatitan sailka genitzazke: Euskal Herria, Mundua eta Kirolak, esate baterako. Ideia ona dela iruditzen zait. Adibidea (proposamena da bakarrik):
- Abenduaren 8a: Sei ustezko ETAko kide edo laguntzaile atxilotu dituzte Gerde eta Irunen.
- Abenduaren 1a: Mikel Laboa abeslaria (irudian) hil da.
- Abenduaren 23a: Presidentearen heriotzaren ondoren estatu-kolpea egon da Ginea-Konakryn.
- Abenduaren 7a: Greziako poliziak gazte bat tiroz hil ostean, liskarrak hedatu dira herrialdeko hiri desberdinetan. (Gara)
- Abenduaren 22a: Osasunak eta Realak hiruna puntu lortu dituzte Bigarren mailan, Getafe CF eta UD Salamancaren aurka jokatu ondoren.
- Abenduaren 10: Lewis Hamilton britainiarrak irabazi du 2008ko 1 Formulako denboraldia.