Vuontisjärvi aintzira (Enontekiö)

Vuontisjärvi edo Vuottesjávri aintzira Finlandiako Enontekiö udalerrian dagoen aintzira bat da. Pöyrisjärvi Eremu Basatiaren eta Vuontisjärvi herriaren ertzean dago, Ounasjärvi aintziratik eta Hetta hiriburutik hurbil. Nahiz eta aintzira ez dagoen babestutako eremu batean, bertan, hegazti babestu asko aurki daiteke; hala nola, borrokalariak, istingor arruntak, kuliska pikartak, mendebal-txori mokomeheak, laponiako berdantzak, elur-berdantzak, elur-hontzak, eper zuriak, txirri lepokodunak, zapelatz galtzadunak, larre-buztanikarak, mendi-txontak, negu-txirtak, papourdinak, txirritxo handiak, txoka gorriztak, urre txirri arruntak, ahate gorriztak, ahatebeltzak, beltxarga oihulariak, zerra txikiak eta antzara hankagorriztak, hankahoriak, muturzuriak eta nanoak.

Vuontisjärvi aintzira
Vuontisjärvi (fi) / Vuottesjávri (se)
Datu orokorrak
Garaiera304,6 m
Motaaintzira eta lake or pond (en) Itzuli
Azalera0,9249 km²
Geografia
Map
Koordenatuak68°26′07″N 23°59′17″E / 68.43527°N 23.98798°E / 68.43527; 23.98798
KokapenaVuontisjärvi
Estatu burujabe Finlandia
Regional State Administrative AgencyRegional State Administrative Agency for Lapland
Finlandiako eskualdeakLappi
Finlandiako udalerriakEnontekiö
Hidrografia
Betebidea
HustubideaVuontisjoki ibaia
Arro hidrografikoaKemijoki basin (en) Itzuli

Beste ohiko biztanle batzuk azeri zuri eta gorriak, bisoi amerikarrak, elur-orein etxekotuak, erbinude arrunt eta zuriak, hartz arreak, ipar-katamotzak, jatunak eta otsoak dira [1].

Aldameneko aintzira nagusiak Tuolpajärvi, iparraldean, eta Ounasjärvi, mendebaldean, dira. Pöyrisjoki ibaitik datorren urak betetzen du aintzira; bestalde, ateratzeko orduan, ura Vuontisjoki ibaiaren bidez, Ounasjokira isurtzen da, azkenik, Botniako Golkoraino iristeko. Gutxi gorabehera, azarotik ekainera izoztua egon ohi da aintzira.

Aintzira oso ezaguna da arrantza munduan; izan ere, bertan, amuarrain marroi eta laponiako amuarrain artiko handienak arrantzatzera uda partean etorri ohi diren arrantzaleen kopurua handia da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu