Artikulu hau Enontekiöko herrixkari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Vuontisjärvi (argipena)».

Vuontisjärvi (iparraldeko samieraz: Vuottesjávri) Enontekiö udalerria osatzen duten herrixka finlandiarretako bat da Lappi lurraldean kokatua. Hetta herriaren ondoan dago eta ondorioz, biztanleek, gutxiengo zerbitzuen bila ez dute asko mugitu beharrik.

Ehun eta berrogeita hamar biztanleak, finlandiar askoren ustez Lappiko eremu ederrenetakoan bizi da, natura basatiaren erdi-erdian. Vuontisjärvi aintziraren hertzean dago herrixka eta honek, 1870. urtean herrixkaren gainbehera epaitu zuen. Izan ere, izugarrizko uholdeak gertatu ziren eta arrantzatik eta elur-orein abeltzaintzatik bizi ziren biztanleak, izugarrizko galerak izan zituzten. Ondorioz, herrixka ospea galtzen joan zen gutxinaka, Hettaren mesedetan; hala ere, gaur egun, Enontekiö udalerriko herrixka nagusienetakoa izaten jarraitzen du.

Vuontisjärvi herrixka.

Laponiako Gerran, herrixka guztiz suntsituta gelditu zen, eta alemaniarrek ez zuten antzinako etxebizitzarik zutik utzi.

Honela, Vuontisjärviren historia galduz joan da gaur egun arte. Hala ere, antzinako samitarren aztarna asko aurkitu dira bertan.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu