Larre-buztanikara

Europako buztanikara-espeziea, belaze zabaletan ugaltzen dena eta aziendaren inguruan elikatu ohi dena Motacilla flava. Hainbat arraza daude Europan.

Larre-buztanikara (Motacilla flava) motacillidae familiako hegazti paseriformea da, Eurasian eta Alaskan bizi dena[1].

Larre-buztanikara
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
FamiliaMotacillidae
GeneroaMotacilla
Espeziea Motacilla flava
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Zabalera0,26 m
Eguneko zikloaeguneko
Cuculus canorus canorus + Motacilla flava

Deskribapena

aldatu

Montazilido familiakoa da txirta eta buztanikara horia eta buztanikara zuriarekin batera.

Aldakortasun aparteko espeziea da, azpiespezie ugari dituena.

Ez da zaila hegazti hau buztanikara taldekoekin lotzea. Taldearen ezaugarri anatomikoak ditu, hala nola, silueta estilizatua, moko oso fina, buztana eta hankak luzeak eta kanpoko errektrize zuriak. Antzeko ohiturak ere baditu, hala nola, lurrean normal bizitzea, hegaldi uhintsua eta buztana etengabe kulunkatzea. Ezaugarri komun horiek guztiak izan arren, oso erraza da hemen habia egiten duten hiru espezie bereiztea: Buztanikara zuriaren lumajea zuria, grisa eta beltzaxkaren konbinazioa da, eta horrek argi eta garbi kontrastatzen du larre-buztanikararen eta buztanikara horiaren tonu horixkekin. Aldi berean azken bi hauek bizkarraren kolorean bereizten dira, hau da, buztanikara horiak tonu gris-urdinxka du bizkarrean eta berdexka larre-buztanikarak. Buztanikarak bereizteko normalean oso baliagarria da non bizi diren ikustea, Horrela, orokorrean, buztanikara zuria inguru humanizatuetan, buztanikara horia erreka inguruetan eta larre buztanikara paduretan edo belardi hezeetan.

Lehen esan dugun bezala larre-buztanikarak hainbat azpiespezie ditu, eztei garaian arraren buruaren diseinuagatik bereizten dira elkarrengandik.

Euskal Herrian iberiae (Montacilla flava iberiae) ugaltzen da, arrak bereizten ditu, burua gris-urdinxka kolorekoa du, begiaren atzean ilunagoa, begi marra zuria begitik garondora eta eztarri zuria. Migrazio-pasabideetan, apirilean eta urriaren hasieran, ohikoa da beste azpiespezie batzuetako txoriak behatzea: normalean larre-buztanikara alemaniarrak izaten dira, Montacilla flava flava).

Espezie honen hegaldi-deia ”tzuiip” bereizgarria da, aldiz, pausatuta edo hegaldian igortzen duen kantua, txirten antzekoa da “tsiigrr-tsiigrr-tsiigrr” moduko bat.[2]

Biologia eta ohiturak

aldatu

Maiatzaren amaieran padura edo belardi heze baten lurrean, oro har, uretatik gertu eta landaretza belarkara artean oso ondo ezkutatua, zurtoin, belar eta ilez osatutako habia eraikitzen du emeak, ilearekin barrualdea tapizatuz.

12-13 egunean errunaldiko bost edo sei arrautza (gris argi kolorekoak pikor fin arrexkekin) inkubatzeaz ere emea arduratuko da.

12 edo 13 egunetara txitak habiatik irteten dira, hegan egiten jakin aurretik, inguruko landarediaren artean ezkutatuaz. Bost edo sei egun geroago hegan egiteko gai dira.

Banaketa, habitata eta estatusa

aldatu

Bere ugaltze-eremuak Paleartikoko eskualdearen zati handiena hartzen du, boreal klimako eremuetatik estepa eta klima mediterraneoko guneetaraino. Ohikoa da, baina lokalizatua, Europa gehienean, Islandian eta Britaniar uharteen zati batean izan ezik. Iberiar penintsula gehienean hedatua dago.

Euskal Herrian kostaldeko padura eremuetan (Mundaka, Zumaia, Bidasoa) populazio txiki bat dago hedatua, Kantauri isurialdeko habitat bakarra. Araban ohikoa bihurtu da Lautadan zehar, hiru paduren ertzeko belardi hezeetan, eta handik hedatu da, ibai eta errekak dragatu eta zuzentzearen eraginez inguruko laborantza eremuan zehar. Zadorra eta Bayasko beheko ibilbideko puntuak ere hartzen ditu eta, dagoeneko Ebro Haranean, ibaiertzeko urmaeletako lezkadiak, belardiak eta aintzira batzuen ertzak ere bai.

Larre-buztanikara Afrika tropikalean negua pasatzen duen hegazti migratzailea da. Apirila aldera itzultzen da gure ingurura eta bere udazkeneko igarobidea hemen abuztuan hasten da normalean, irailean gehienez. Bere habitata belardietan, lezkadietan eta ibaien, aintziren, zingira, padura eta beste ur geza edo gaziaren putzu ertzetan dauden belar landaredietan aurkitzen du.

Taxonomia

aldatu

Larre buztanikarak hainbat azpiespezie ditu:

  • Motacilla flava flava Linnaeus, 1758
  • Motacilla flava flavissima Blyth, 1834
  • Motacilla flava thunbergi Billberg, 1828
  • Motacilla flava iberiae Hartert, 1921
  • Motacilla flava cinereocapilla Savi, 1831
  • Motacilla flava pygmaea (A. E. Brehm, 1854)
  • Motacilla flava feldegg Michahelles, 1830
  • Motacilla flava lutea (S. G. Gmelin, 1774)
  • Motacilla flava beema (Sykes, 1832)
  • Motacilla flava melanogrisea (Homeyer, 1878)
  • Motacilla flava plexa (Thayer & Bangs, 1914)
  • Motacilla flava tschutschensis J. F. Gmelin, 1789
  • Motacilla flava angarensis (Sushkin, 1925)
  • Motacilla flava leucocephala (Przevalski, 1887)
  • Motacilla flava taivana (Swinhoe, 1863)
  • Motacilla flava macronyx (Stresemann, 1920)
  • Motacilla flava simillima Hartert, 1905

Erreferentziak

aldatu
  1. Badyaev, A. V., B. Kessel, and D. D. Gibson. 1998. Yellow Wagtail (Motacilla flava). The Birds of North America, 382. alea (A. Poole eta F. Gill). The Birds of North America, Inc., Philadelphia, PA
  2. (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A., 229 or. ISBN 84-7542-639-5..

Kanpo estekak

aldatu

Araozko kontuak