Istingor arrunt

Istingor arrunta edo mingorra (Gallinago gallinago) eskolopazidoen familiako hegazti zangaluzea da[1]. Europako eta Asiako erdian eta iparraldean ematen du uda eta neguan Mediterraneo alderako eskualdeetara eta Afrikako eta Asiako ekialdera migratzen du.

Istingor arrunt
Bekassine (Blick nach oben).jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaCharadriiformes
FamiliaScolopacidae
GeneroaGallinago
Espeziea Gallinago gallinago
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
GallinagoGallinagoIUCNver2019-2.png
Datu orokorrak
Masaarra: 111 g (helduen pisua)
emea: 128 g (helduen pisua)
Zabalera0,52 m
Istingorra elurretan.

DeskribapenaAldatu

Tamaina txikiko hegaztia da, 25-27 cm arteko luzera eta 44-47 cm arteko hego zabalera ditu. 80-140 gramo artean pisatzen du. Buruaren gaina eta bizkarra gaztaina koloreko ilunak ditu baina baditu burutik isatsera sei zerrenda zuri ere. Azpiko aldea berriz zurixka du. Hegaztiaren ezaugarri aipagarriena moko oso luzea da[2]. Zangaluzeen taldekoa izateko hanka laburrak ditu, gris-berde kolorekoak[3].

Hegakera azkarra du, hegaldatze bortitza eta zigi-zagako norabidea hartzen du, harrapakarien aurrean duen babes mekanismoa da[4]. Airean dagoela 45º-tako angeluaz erasotzen duenean isatseko lumek dar-dar egiten dute eta soinu bereizgarria ateratzen dute, ahuntzak egiten duen soinuarekin konparatu izan da sarritan. Hainbat hizkuntzatan "ahuntz hegalaria" izena hartzen du horregatik, Eskozian eta Finlandian adibidez[5].

HabitataAldatu

Zingira eta padura zabaletan agertzen da, landaretza sarria baina baxua dutenetan bereziki. Materia organiko ugari duten lurrak hobesten ditu, abereak izan diren larre eta ihidiak esate baterako. Neguko migrazioetan edozein hezegunetan bilatzen du pausalekua, ibaiertzetan, putzu eta aintziretan...[2] Lumaiak kamuflatzeko aukera ematen dionez ezkutuan ibiltzen den hegaztia da.

ElikaduraAldatu

Lurzoru arro eta bigunean bilatzen ditu harrapakinak. Moko luzea lurraren barnean sartzen du eta mugimendu azkarrekin ornogabeak harrapatzen ditu. Lur-zizareak harrapatzen ditu nagusiki, bai eta kakalardoak, intsektuen larbak, barraskiloak eta kukurutxak ere. Landareen haziak ere jaten ditu tarteka[6].

UgalketaAldatu

Maiatza iristen denean arrek eta emeek eztei-dantza ikusgarriak egiten dituzte airean. Habia landare artean ezkutatuta egiten dute. Emeak eraikitzen du eta 10-15 cm-ko diametroa izaten du. Belar geruza fin batez estaltzen du. Bi eta bost arrautza artean jartzen ditu eta 18-20 egun egoten da txitatzen. Txtak jaio eta berehala habia uzteko gai dira. Hurrengo egunetan guraso biek elikatu eta zainduko dituzte eta 19-20 egun pasa direnean independizatuko dira[2].

TaxonomiaAldatu

Carl von Linneok deskribatu zuen 1758 urtean. Istingor arruntak azpiespezie hiru ditu[7]:

  • Gallinago gallinago faroeensis, (Brehm, C.L., 1831), Islandian, Faroetan, Shetlandetan eta Orkadetan bizi dena.
  • Gallinago gallinago gallinago (Linnaeus, 1758) , beste eskualdeetan bizi dena.
  • Gallinago gallinago delicata (Ord, 1825), beste eskualdeetan bizi dena.

Euskal Herrian dituen izenakAldatu

Euskal Herrian zehar hainbat izen ematen zaio[8]:

  • Istingor
  • Estingor (Deba arroa eta Urola Kosta)
  • Mingor (Bizkaia, Araba eta Deba arroa)
  • Pekazin (Ipar Euskal Herria eta Baztan)

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Hoyo, J. del; et al.. (1996). Handbook of the Birds of the World. 3 Bartzelona: Lynx Edicions, 496 or. ISBN 84-87334-20-2..
  2. a b c «Agachadiza común» SEO/BirdLife.
  3. «Agachadiza común, Gallinago gallinago - Aves - NatureGate» www.luontoportti.com (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  4. Lur entziklopedietatik hartua.
  5. Snipe. (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  6. «Agachadiza Común» www.pajaricos.es (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  7. «Wayback Machine» web.archive.org 2009-04-29 (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  8. «Istingor arrunta» txoriak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).