Vulkano (mitologia)

Vulcano (mitologia)» orritik birbideratua)

Vulkano,[1] erromatar mitologian, sua eta metalen jainkoa zen, Jupiter eta Junonen semea, Venusen senarra eta Kakoren aita.[2] Suaren eta sumendien jainkoa zen, burdinaren forjaria, eta jainko eta heroientzako, arte, arma eta armaduren sortzailea. Bere baliokidea greziar mitologian Hefesto da.[3] Jasotzen dituen beste izen batzuk Mulciber (biguntzen duena) erromatar mitologian, eta Sethlas etruriar mitologian dira.[4]

Vulkano (mitologia)
Antzinako Erromako erlijioa eta Erromatar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BaliokideakHefesto eta Vulcan (en) Itzuli
Familia
AitaJupiter
AmaJunon
Ezkontidea(k)Venus
Seme-alabakCaeculus (en) Itzuli
Artikulu hau erromatar jainkoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Vulkano».

Vulkanoren sutegia aldatu

Vulkanoren sutegia Etna sumendiaren azpian aurkitzen zela uste zen, Sizilian, edo Tirreniar itsasoan dagoen Vulkano uhartearen azpian, Eoliar uharteetako bat dena.

Vulkano uhartea 21 kilometro karratuko hedadura duen uharte italiar bat da, Eoliar uharteen zati dena. Mediterraneo itsasoan kokatua, greziar mitologiak han kokatzen zuen Hefestoren fundizioa, suaren eta metalen jainkoa zena, laguntzaile bezala Ziklopeak eta Erraldoiak zituena.

Erromatar foroan zegoen Vulkanoren tenplua, Volcanal deitua, dirudienez, antzinako Erromatar Inperioaren erritu zibilen zati garrantzitsu bat zen. Gaur egun, AEBetako Alabama estatuko Birmingham hirian dagoen Vulkanoren estatua bat, munduko burdin forjatuzko estatuarik handiena da. Bere omenezko monumentu bat dago Madrilgo Tres Cantos herrian.

Vulcanalia aldatu

Vulcanalia deituriko jaian, abuztuak 23an ospatzen zena (Vulkanoren eguna erromatar egutegian), arraina eta animalia txikiak sakrifikatzen ziren sutara botaz. Egun honetan, Apiano historialariak dioenaren arabera, K.a. 153. urtean gertatu zen Kinto Fulvio Nobliorren agindupeko erromatar armadaren eta Karo Segedakoaren agindupeko segedar eta numantziarren armada zeltiberiarraren arteko lehenengo gudua. Lehen gudu honen emaitza, zeltiberiarren garaipena izan zen eta, ordutik, Erromak egun hau zorigaiztokotzat hartu zuen. Gaur egun, gudu honen irudikatze historiko bat antzezten da Zaragozako probintziako Mara herrian.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  2. «Vulkano - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  3. Saila, Kultur. (2011-07-18). «Vulkano» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  4. «Vulkano» Google Arts & Culture (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).

Kanpo estekak aldatu