Xoxoa diskoetxea Jaime Iarrituk (Urduña, 1952-Galdakao, 2002) sortu zuen, 1978. urtean. Aurretik, Agerki kontratazio agentzia jarri zuen martxan, kantaldien eta herrietako festetan antolatzen ziren ekitaldiak koordinatzeko. Jaialdien antolakuntzan militantismoan oinarriturik lan egiteari utzita, musikarien lan baldintzak eta baliabide teknikoak hobetzeaz arduratuko zen azpiegitura profesionala sortzea zen Iarrituren asmoa.

Xoxoa
Sortze urtea 1978
Sortzailea(k) Jabi Destruye
Egoera ez-aktibo
Generoa(k)
Jatorrizko herrialdea  EH

Garai hartako kantari eta talde gehienek bat egin zuten egitasmoarekin, baina, hala ere, Agerkik ez zuen luze iraun, zenbait ezadostasun eta liskar tarteko. Segidan Xoxoa diskoetxea sortu zuen Iarrituk, 70eko hamarkadaren amaieran azaleratzen ari ziren rock eta folk talde berrien diskoak argitaratzeko. Lehen hiru diskoak 1978ko Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan aurkeztu zituen: Itoiz (Itoiz taldearena), Bizi bizian (Errobi) eta Belarhostoak (Txomin Artola).

Hurrengo urteak oso emankorrak izan ziren Xoxoarentzat, eta garaiko disko esanguratsuenetako asko argitaratu zituen, tartean Oskorri eta Plazarik plaza (Oskorri), Hautsi da anphora (Ruper Ordorika), Lau-Bost (Mikel Laboa), Izukaitz eta Otsoak dantzan (Izukaitz), Ametsaren bidea (Errobi), Ezekiel (Itoiz) eta Hontz gaua (Haizea). Horietako gehienak Xoxoak Galdakaon zabaldutako estudioan grabatu ziren, soinu teknikaria Jean Phocas zelarik.

1983tik aurrera, arazo ekonomikoak zirela medio, Xoxoaren ekoizpenak behera egin zuen kopuruan, baita kalitatean ere, artista ezagunenek beste diskoetxe batzuetara jo baitzuten. Ondorioz, Galdakaoko estudioa Euskal Telebista sortu berrirako bikoizketa lanak egiteko erabiltzen hasi zen gero eta gehiago, eta diskoetxea apurka-apurka desagertuz joan zen. Xoxoaren ondoren K2000 ikus-entzunezko ekoizpen enpresa sortu zuen Iarrituk.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.