Gabiria etxea

eraikitako euskal ondare nabaria Pasaian. Kultur Intereseko Ondasun

Gabiria etxea edota Victor Hugoren museo-etxea Gipuzkoako Pasaia udalerriko Pasai Donibane barrutian dagoen eraikin bat da. Pasai Donibaneko Alde Zaharran dago, Pasaiako badiaren ertzean, bere azpikaldean Donibane kalea igarotzen den tunel edo pasabide estalia du.

Gabiria etxea
Kultura ondasuna
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Gabiria etxearen irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaPasaia
Koordenatuak43°19′33″N 1°55′12″W / 43.32585°N 1.91988°W / 43.32585; -1.91988
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVII. mendea -
Arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0001550
44
Kontaktua
HelbideaDonibane, 63
E-postamailto:turismoapasaia@oarsoaldea.eus
Telefonoatel:+34-943 341 556
Webgune ofiziala

XVII. mendean eraikitako arrantzale estilo herrikoia duen etxea da, 1843. urtean Victor Hugo frantziar idazleak bertan ostatu hartu eta denboraldi batez bizi izan zen.

Ezaugarriak aldatu

Etxe honek oin laukizuzena du eta lau isuriko estalkia. Fatxada nagusiak, harlangaitzez apaindua, itsasora ematen du, behe solairuko atzealdek harlandua eta terraza dauzka eta hutsarteen inguruneetan eta gainerako fatxadetan harlangaitz apaindua ikus daiteke. Behe solairuz eta bi mailaz osatua dagoen etxe honek balkoi irten jarraituak ditu lehen eta bigarren solairuetan, egurrezko baranda eta lau sarbiderekin. Fatxadaren gainean egur zizelatuzko hegal bat du.[1]

Atzeko fatxada kale mailan dago, eta goiko mailetan leiho sail bat dago. Arku zubituko igarobide bat du mutur batean eta zurezko dintela bestean, zurezko bizkar hagekikoa, eta barnealdean Kristo gurutziltzatuaren imajina gordetzen duen horma-konka.[1]

Victor Hugo aldatu

1811n Napoleonek Hugoren aita Madrila bidali zuen gobernadore. Euskal Herria orduan bisitatu zuen lehen aldiz. 1843an errepikatu zuen bisitaldia, bereziki Pasai Donibanen ibiliz. Euskaraz poliki moldatzera iritsi omen zen. Euskal Herriaz gauza interesgarri asko kontatu zituen Pirinioak lanean. Bigarren bidai honetan, Donostian zela, badia deskubritu eta Pasai Donibanen ostatu hartu zuen sei egunez, Madame Basquetz alargunaren etxean. Ustekabean iritsi bazen ere, balio sinboliko handia hartu zuen tokia lan horretan, 1890 urtean argiaratua. Geroago identifikatu zuen etxea Paul Déroulède frantses idazle eta politikari ultra-eskuindarrak.[2]. Horretan, oso lagungarriak izan ziren ezinbestean Victor Hugok berak ekarritako deskribapena eta azalpenak.[3].

Erabilera aldatu

Gaur egun museo bat da. Eraikina hiru solairuz osatua dago: lehenbizikoan Pasaiako Turismo Bulegoa dago, bigarrenean Victor Hugo, Oroimenerako Bidaia izeneko behin-betiko erakusketa, eta hirugarrenean denboraldi baterako erakusketak.

Behin-betiko erakusketan, 1902an Victor Hugoren etxe gisa inauguratu zenetik gaur egun arteko urtetan zehar berreskuratu eta jasotako objektuak ikusgai daude.

Gainera, hiru solairuetako edozein balkoietatik bere garaian Victor Hugo inspiratu zuten badiarako ikuspegi ederrez goza daiteke.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. a b «de Víctor Hugo etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-18).
  2. Victor Hugo .- Idi orgaren karranka : Euskal Herrian gaindi, 1843 liburuarako Joxe Azurmendik eginiko hitzaurrean. 18 orr. Donostia : Elkar, 2002. ISBN 84-8331-842-3
  3. Ibidem, Basatien artean atalean, Victor Hugo .- Idi orgaren karranka : Euskal Herrian gaindi, 1843, Koldo Izagirrek eginiko itzulpena, 117-129 orr.
  4. «Victor Hugo Etxea - Oarsoaldea Turismo» www.oarsoaldeaturismoa.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-18).

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu