Valtierrako gudua
Valtierrako gudua 1110eko urtarrilaren 24an Tuterako merindadeko herri horretan Alfontso Bataiatzaileak eta Ahmed ibn Yusufek zuzenduriko Zaragozako taifaren armadak egindako gudua izan zen. Borrokan zaragozarren erregea menderatua eta hila izan zen.
Valtierrako gudua | |||
---|---|---|---|
Errekonkista | |||
Data | 1110eko urtarrilaren 24a | ||
Lekua | Valtierra 42°11′43″N 1°38′3″W / 42.19528°N 1.63417°W | ||
Koordenatuak | 42°48′00″N 1°38′00″W / 42.8°N 1.6333°W | ||
Emaitza | Nafarren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Aurrekariak
aldatu1085ean Alfontso VI.a Gaztelakoak Toledo konkistatu zuenean, Sevillako emirra zen Muhammad ibn Abbad Al Mutamidek Yusuf ibn Tashfin almorabideen laguntza eskatu zuen. Gibraltarko itsasartea zeharkatu eta gero, 1086an almorabideek gaztelarrak menderatu zituzten Sagrajasko guduan eta, horrela, Iberiar Penintsulako hegoaldeko jaun bilakatu ziren. 1102an el Cid Valentzia konkistatu zuenean, geldiarazi eta iparralderantz jotzea galarazi zien.
Penintsularen iparraldean Zaragozako taifa baino ez zen geratzen musulmanen eskuetan eta bere burujabetasuna mantentzeko Ahmed II.a ibn Yusuf al-Mustain orduko emirra almorabideen basailu bilakatu zen[1].
Gudua
aldatu1110eko urtarrilaren 24an Ahmed ibn Yusuf al-Mustain emirrak berak zuzenduriko Zaragozako taifaren armadak eraso eta Alfontso Bataiatzaileak zuzendutako nafar-aragoiar armada topatu zuen[2]. Erriberrira zihoazela[3], kristauek musulmanak menderatu zituzten, bere erregea hiltzen.
Ondorioak
aldatuAlfontso I.a Nafarroakoak hiribildua konkistatu zuenean, Sobrarberko foruaz gain Oso zintzo eta oso leial titulua ere eman zion[4]. Valtierran musulman asko bizi ziren, meskita bat (egun eliz bilakatua) ere eraikiko zutenak.
Valtierran menderatuak izan ondoren, urte hartako ekainaren 29an almorabideek Zaragoza konkistatu zuten eta Abd al-Malik ibn Ahmed Imad al-Dawlak Rueda de Jalónera ihes egin zuen. Bertan emirerri berria sortu eta Alfontsoren basailu bilakatu zen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Alberto Cañada Juste, La batalla de Cutanda (1120)
- ↑ (Gaztelaniaz) Biografías y vidas, Alfonso I el Batallador
- ↑ (Gaztelaniaz) Gran Enciclopedia Aragonesa, Batalla de Valtierra
- ↑ (Gaztelaniaz) Valtierrako Udala, Historia