Yusuf ibn Tashfin
(«Yusuf ibn Tashufin» orritik birbideratua)
Yusuf ibn Tashfin (arabieraz: يوسف بن تاشفين ناصر الدين بن تالاكاكين الصنهاجي; ? - 1106) agintari almorabidea izan zen, 1061-1106 artean, jatorriz berberea.
Yusuf ibn Tashfin | |||
---|---|---|---|
1061 (egutegi gregorianoa) - 1106 (egutegi gregorianoa) ← Abu Bakr ibn Umar (en) - Ali ibn Yusuf (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 1009 | ||
Herrialdea | Almorabide | ||
Talde etnikoa | Amaziga | ||
Lehen hizkuntza | Amazigera | ||
Heriotza | Marrakex, 1106ko irailaren 2a (egutegi gregorianoa) (96/97 urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Zaynab an-Nafzawiyyah (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Lamtuna (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa eta militarra | ||
Gradua | Emir | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | islama |
Biografia
aldatuJeneral eta aszeta handia izan zen. Abu Bakr almorabideen buruzagiak, matxinada bati aurre egitera basamortura joan beharra zuela eta, Yusufen esku utzi zuen Magrebeko aginpidea; Abu Bakr basamortutik itzultzean, Yusufek lortu zuen ospea zela eta, haren esku utzi zuen aginpidea. Yusufek, gaur egungo Maroko, Aljeria, mairuen mende ziren Espainiako lurraldeak eta Mallorca, Menorca eta Eivissa uharteak bereganatu baitzituen, ordu arte almorabideen erresuma ahula izan zena indar handiko inperio bihurtu zuen, eta, hala, almorabideen erresumaren sortzailetzat hartua da.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.