Ireki menu nagusia

Ahmad Al-Mustain II.a ibn Yusuf ibn Ahmad ibn Sulayman ibn Hud al-Judhami (arabieraz: أحمد بن يوسف المستعين‎ ; 1110ean hila) Zaragozako taifako zortzigarren errege independentea (1085-1110) izan zen, Banu Hud leinuko laugarrena.[1] Al-Mustain bi-llah (Allahren laguntza bilatzen duena) titulua bereganatu zuen.

Al-Mustain II.a
Bizitza
Jaiotza ?
Herrialdea Al Andalus
Heriotza Valtierra1110eko urtarrilaren  24a (24/25 urte)
Familia
Aita Yusuf al-Mutaman
Seme-alabak
Leinua Banu Hud Itzuli
Jarduerak
Jarduerak monarka

Yusuf al-Mutamanen semea eta oinordekoa, erreinaldia hasi eta berehala kristauen erasoak jasan zituen. 1086an Alfontso VI.a Gaztelakoak hiriburua setiatu zituen.[2] Toledo jada kristauen eskuetan zegoenez eta Al-Mutamid ibn Abbad Sevillako erregeak mehatxua aurre egiteko, almorabideen laguntza eskatu zuen. Yusuf ibn Tashufinek itsasartea zeharkatuz kristauak menderatu zituen Sagrajasko guduan.

1090ean almorabideek itzuli eta taifa guztiak konkistatu zituzten, Zaragozakoa izan ezik. Hala ere, kristauak jada geldiezinak ziren: 1089an Monzón, 1091n Balaguer eta 1096an, Alcorazko gudua eta gero, Huesca hartu zituzten. Al-Mustainek Alfontso VI.a Gaztelakoari paria'k ordaindu behar izan zizkion.

1110eko urtarrilaren 24an Alfontso I.a Nafarroakoak Ejea eta Deustia hartuberriak zituen eta Valtierrako guduan Al-Mustain menderatu eta hil zuen.[3]

ErreferentziakAldatu

  1. Viguera Molins, Mª Jesús (1988) Aragón musulmán Zaragoza: Mira editores ISBN 84-86778-06-9.
  2. Cervera Fras, M ª José (1999) El reino de Saraqusta Zaragoza: CAI ISBN 84-88305-93-1.
  3. (Gaztelaniaz) Gran Enciclopedia Aragonesa, Batalla de Valtierra