Ireki menu nagusia

Uruguai (ibaia)

Uruguai ibaia» orritik birbideratua)

Uruguai (gaztelaniaz: Río Uruguay; portugesez: Rio Uruguai) Hego Amerikako ibaia da. Brasilgo hego-ekialdeko Sierra Geralen du iturburua eta, iparraldetik hegoalderako norabidean, Brasil-Argentina eta Argentina-Uruguai mugak egiten du; ibilguaren amaieran, Paraná ibaiarekin batera, Rio de la Plata bokalea sortzen du. 1.838 km luze da eta 365.000 km²ko arroa hartzen du[1]. Ibaiadar nagusia Río Negro du.

Uruguai
Río Uruguay (es), Rio Uruguai (pt)
Represa no río Arteixo.JPG
Datu orokorrak
Luzera 1.838 km
Geografia
Uruguay (fleuve).png
Koordenatuak 27° 36′ 30″ S, 51° 27′ 21″ W / 27.608333333333°S,51.455833333333°W / -27.608333333333; -51.455833333333Koordenatuak: 27° 36′ 30″ S, 51° 27′ 21″ W / 27.608333333333°S,51.455833333333°W / -27.608333333333; -51.455833333333
Herrialdea Uruguai, Brasil eta Argentina
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 365.000 km²
Arro hidrografikoa Río de la Plata Basin Itzuli
Bokalea Río de la Plata
Mendizaletasuna

EtimologiaAldatu

Guaranieraz Urugua'ý hitzak «margotutako txorien ibaia» esan nahi du, eta izena ematen dio Uruguaiko Ekialdeko Errepublikari.

GeografiaAldatu

Brasilen, Serra Geralen du iturburua. Santa Catarina eta Rio Grande do Sul brasildar estatuak zeharkatu ondoren, Brasil eta Argentinaren (Misiones eta Corrientes probintziak) arteko muga egiten du. Behe ibilguak, berriz, Argentina (Corrientes, Entre Ríos eta Buenos Airesko probintziak) eta Uruguairen (Artigas, Salto, Paysandú, Río Negro, Soriano eta Colonia departamenduak) artekoa egiten du. Bokalean Paraná ibaiarekin elkartzen da eta Rio de la Plataren estuario zabala eratzen dute.

HidrometriaAldatu

Uruguai ibaiaren emaria 27 urtez (1965-1991 bitartean) neurtua izan da Salton (Salto departamendua, Uruguai), Río Negrorekin elkartu baino lehen[2]. Gune horretan, drainatutako eremuak 243.471 km² ditu, arro osoaren % 67. Urteko batez besteko emaria 5.225 m³ segundoko da. Emari handiena irailean du (7.264 m³/s), eta txikiena martxoanean (3.488 m³/s).

Uruguairen batez besteko emariak (/s), Salton neurtuak
Datuak: 1965 eta 1991 artean

 

ZubiakAldatu

Nazioarteko lau zubik gurutzatzen dute ibaia; iparraldetik hegoaldera, Paso de los Libres-Uruguaiana (Argentina eta Brasil artean) eta Salto Grande, General Artigas eta Libertador General San Martín (Argentina eta Uruguai artean).

EkonomiaAldatu

Azpiegitura hidroelektriko nagusia Argentina eta Uruguairen arteko jabetza partekatua duen Salto Grandeko presa da. Bestalde, 2005etik Argentina eta Uruguairen artean gatazka ekonomikoa sortu da, zelulosa fabrika bat dela eta.

ErreferentziakAldatu

  1. del Castillo Laborde, Lilian Management of Transboundary Rivers and Lakes books.google.es . Noiz kontsultatua: 2015-09-17.
  2. Uruguai ibaia Salton grdc.sr.unh.edu . Noiz kontsultatua: 2015-09-17.

Kanpo estekakAldatu