Urteagako haitzuloa

Deban dagoen kobazulo eta aztarnategi arkeologiko

Urteaga edo Urtiga, Debako Itziar auzoko kobazuloa da, historiaurreko aztarnategiarekin. Egoitza edo bizitegia haitzuloa izan zen. Kalkolito/Eneolito, Brontze, Paleolito eta Burdin Aroko aztarnak ditu. Garrantzi paleontologikoa duen haitzuloa da ere.

Urtiaga
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaItziar
Koordenatuak43°16′52″N 2°19′11″W
Ezaugarriak
Garaiera155
Bisitagarriaez
Margoakez
Aztarnakbai

Kultura ondarea da, Monumentu Multzoa kategoria du eta inbentariatua babes-maila[1].

Debako udalaren informazio ofizialean Urteaga aldaera erabiltzen da[2][3], bai eta Eusko Jaurlaritzaren Ondarearen datu basea digitalean[1]. Argitaratutako beste idazki batzuetan, ordea, Urtiaga izena erabiltzen dute, adibidez, Jesus Altunak mamutaren aurkikuntzaz egin zuen artikulu zientifikoan[4] eta Auñamendi Eusko Entziklopedian[5]. Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegituraren web-gunean, Urtiaga zein Urteaga onartzen ditu.

Ez da koba hau nahastu behar, Ispasterren dagoen Urtiaga kobazuloarekin[6].

Ikerketen historia

aldatu

1930 eta 1950eko hamarkaden artean, aita Barandiaranek eta Telesforo Aranzadik bertan indusketa lanak egin zituzten, Madeleine aldiko aztarnak topatuz[7].

Arkeologia

aldatu

Besteak beste, burezur ia osoak topatu zituzten aztarnategiko hainbat geruzatan. Urtegako burezurrek berebiziko garrantzia dute euskaldunon Historiaurrean, aldi luze batean, Goi Paleolitoaren amaieratik Eneolitora arteko tartean, bata bestearen atzetik bizi izan ziren giza tipoen segida erakusten dute eta.

Paleontologia

aldatu

Ursus spelaeusen aztarnak eta baita Hego Euskal Herriko mamut bakarra topatu dituzte[4].

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Gipuzkoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.