Urroz (Malerreka)
- Artikulu hau Malerrekako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urrotz (argipena)».
Urroz[4] ([uros̻]; Urrotz [urots̻] ofizialki) Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da eta Malerrekako ibarrean, Baztan Bidadoa eskualdean dago. 179 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 60 kilometrora dago. Herrigunea 337 metroko garaieran dago.[5]
Urroz | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
![]() | |||||||||
| |||||||||
Administrazioa | |||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||
Merindadea | Iruñeko merindadea | ||||||||
Eskualdea | Malerreka | ||||||||
Izen ofiziala |
![]() | ||||||||
Alkatea |
Iñaki Juanena Santesteban (Herriko Alkartasuna) | ||||||||
Posta kodea |
31752 | ||||||||
INE kodea |
31244 | ||||||||
Herritarra | urroztarra | ||||||||
Kokapena | |||||||||
Koordenatuak | 43° 06′ 05″ N, 1° 42′ 22″ W / 43.101388888889°N,1.7061111111111°WKoordenatuak: 43° 06′ 05″ N, 1° 42′ 22″ W / 43.101388888889°N,1.7061111111111°W | ||||||||
![]() | |||||||||
Azalera | 10,02 km2 | ||||||||
Garaiera | 337 metro | ||||||||
Distantzia | 60 km Iruñera | ||||||||
Demografia | |||||||||
Biztanleria |
184 (2020)![]() | ||||||||
| |||||||||
Dentsitatea | 17,86 biztanle/km² | ||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] |
![]() | ||||||||
Zahartze tasa[1] | % 21,62 | ||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 60,61 | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Jarduera tasa[1] | % 75 (2011) | ||||||||
Genero desoreka[1] | % 0 (2011) | ||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 5,82 (2013) | ||||||||
Euskara | |||||||||
Euskaldunak[1] | % 98,91 (2010) | ||||||||
Erabilera estimatua[2] | % 97,2 (2011) | ||||||||
Kaleko erabilera [3] | % (2016) | ||||||||
Etxeko erabilera | % | ||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||
Webgunea | http://www.urrotz.org |
IzenaAldatu
Udalerri honen izena euskaraz beti Urrotz izan da. Halere, antzina gaztelaniaz Urroz de Santesteban deitzen zen. 1989ko urtarrilaren 31n izen ofiziala Urrotz hartu zen.[5]
GeografiaAldatu
MugakAldatu
Urrotz udalerriak iparraldetik Iturenekin du muga, hegoaldean Ultzamarekin, mendebaldean Beintza-Labaienekin, ekialdean Oitzekin eta hego-mendebaldean, berriz, Donamariarekin.
Inguru naturala eta kokapenaAldatu
Herria Nafarroa ipar-mendebaldean kokatzen da. Udalerri honetan eta ingurugiro natural eder batez inguratuak Leurtzako urtegiak kokatzen dira.
HistoriaAldatu
Urrotzi buruzko lehen aipamena 1280. urteko dokumentu batekoa da. Udalerria Leringo Doneztebeko haranari loturik egon zen 1845era arte. Urte hartan, Nafarroako udalerrien erreforma administratiboa egin zenean, udalerri independente bihurtu zen.
Udalerriko armarrian San Migel Luziferren irudia ageri da.
DemografiaAldatu
Urrozko biztanleria |
---|
![]() |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,09 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
PolitikaAldatu
Udal hauteskundeakAldatu
2007an Urrozko alkate kargurako Herriko Alkartasuna (HA) herri ekimeneko Ignacio Urroz Gragirena aukeratu zuten; haren taldeak udaleko bost ordezkariak lortu zituen. Baliogabeko botoak hiru izan ziren (emandako boto guztien %2,91) eta boto zuriak zortzi izan ziren (%8,00). Abstentzioa %33,55ekoa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Jose Luis Larraiotz Ariztegi (HA) | 61 | Bai |
Joseba Miren Urrotz Telletxea (HA) | 57 | Bai |
Ignacio Urrotz Grazirena (HA) | 57 | Bai |
Martin Mariezkurrena Juanena (HA) | 41 | Bai |
Juan Pedro Zozaia Goñi (HA) | 43 | Bai |
2011ko udal hauteskundeetan ez zen zerrendarik aurkeztu. Hortaz, Ignacio Urrozek jarduneko alkate segitu zuen[6].
UdaletxeaAldatu
Udaletxea elizatik gertu dago eta 1970eko hamarkadan eraiki zen, (beheko solairua 1978 berriztu zen). Eraikuntzak bi solairu dauzka, eta fatxada nagusia harriz eginda dago. Udaletxean, udal bulegoez gain, ostatua eta taberna daude. Urrozko udaletxeko idazkaria Oitz, Donamaria eta Beintza-Labaiengo idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Leurtza Etorbidea, 1 - 1. solairua
Alkateen zerrendaAldatu
2007-2011 | Ignacio Urroz Gragirena | Herriko Alkartasuna |
2011-2015 | Ignacio Urroz Gragirena | Jardunean |
Azpiegitura eta garraioakAldatu
Mariano Vertiz autobus konpainiak Doneztebe eta Labaien arteko linea ustiatzen du, norabide bakoitzean bidaia bakarra egiten duena. Lineak honako ibilbidea egiten du:
Jaiak eta ospakizunakAldatu
Herriko jaiak San Miguelen omenez ospatzen dira, irailaren 29aren inguruan. Besteak beste, herri kirolak, pilota partiduak eta bertso bazkaria antolatzen dira.
ZerbitzuakAldatu
Urrotz "Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko" kidea da. Erakundeak Donezteben du egoitza nagusia.
Ondasun nabarmenakAldatu
- San Migel eliza, elizaren barruan Ama Birjina eta haurraren irudi gotikoa dago.
- San Kristobal baseliza, barruan San Cristobal eta San Antonioren irudiak daude.
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «UEMA-Atlasa» Euskararen erabilera (UEMA).
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ 155 araua. Euskaltzaindia, 9 or. Noiz kontsultatua: 2010-10-26.
- ↑ a b http://www.euskomedia.org/aunamendi/135495?q=urrotz&numreg=1&start=0 Urrotz. Auñamendi Eusko entziklopedia.
- ↑ Urroz Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- Urrozko udalaren webgunea.
- Urrotzen argazkiak lasonet.com webgunean.
- "Ttipi-ttapa" eskualdeko hedabide euskarazkoa
- (Gaztelaniaz) Urrotz Malerrekari buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.