Albia dorrea
Albia dorrea edota Albia eraikina Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen bulego eraikin multzo bat da.
Albia dorrea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°15′53″N 2°55′39″W / 43.2647°N 2.9275°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1970 |
Arkitektura | |
Dimentsioak | 70 () m |
Kokalekua
aldatuUribitarte auzoko izen berdineko kalean, eta Husa Jardines Albia hotelaren alboan.
-
Albia dorrea (ezkerrean), Isozaki Atea eraikuntza multzoaren ondoan.
-
Eraikina.
Historia
aldatu1970ean eraiki zuten. Berez bi eraikinek osatzen dute, garaienak 70 metro eta 19 solairu dauzka, eta txikiagoa denak 13 solairu. Historikoki Uribitarteko portutik gertu egoteagatik, itsas nabigazioarekin zerikusia zuten enpresen hainbat egoitza egon dira eraikinean. Gaur egun Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoaren eta Euskal Trenbide Sarearen bulegoak ere biltzen ditu.
José Sans Gironella eta Juan Carlos Smith arkitektoek diseinatu zuten.
Eraikinak bi sarrera dauzka, bata Uribitartetik eta bestea San Bizente kaletik.
Eraikuntza
aldatuProiektua 1964an aurkeztu zuten arkitektoek eta eraikuntza bi urte beranduago hasi zen, baina zimendatze lanak burutu eta gutxira eraikuntza bertan behera geratu zen eta egitasmoaren sustatzaileek egiturak amaitzeko enpresa berria bilatu behar izan zuten.
2012an dorre garaienaren azken bi solairuetan Euskal Trenbide Sarearen bulegoak egokitzeko hasitako lanek, fatxada zatien erorketa eragin zuen eta ordutik eraikinak berrizteko egitasmoa prestatzen ari dira[1].
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ http://www.deia.com/2012/12/15/bizkaia/bilbao/la-edad-pasa-factura-al-coloso-de-los-negocios[Betiko hautsitako esteka] La edad pasa factura al coloso de los negocios Deia egunkariko albistea.
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |