Korapilo (abiadura unitatea)

itsasoko eta aireko nabigazioan erabiltzen den lastertasun unitatea

Korapiloa (ikurra: kn) itsas nahiz aireko nabigazioan erabiltzen den abiadura neurria da, itsas milia/orduren parekidea, hau da, 1852 m/orduren parekidea.

Gehienezko lastertasuna, zubi azpitik igarotzerakoan, 3 korapilotara mugatzen duen idazkuna Zierbenako portuan.

Jatorria

aldatu

Antzina, hurbileko erreferentzia fisikorik gabe, zaila zen itsasoan abiadura neurtzea. Prozesua ontziaren popatik soka bat lotuta zuen enbor bat edo egur zati bat botata hasten zen. Enborra ur azalean flotatzen eta geldirik geratu arte itxaroten zuten, eta ondoren hasten ziren itsasontzia egurretik zer abiaduratan aldentzen zen neurtzen[1].

Distantzia kalkulatzeko, sokari korapiloak egiten zizkioten, batetik bestera 47 oineko gutxi gorabeherako tarteak utziz, eta korapiloak kontatzen zituzten soka ontzitik irten ahala[1].

Baina abiadura neurtzeko, distantzia unitateez gain, denbora unitateak behar zituzten, eta harea ordulariak (minutu erdi ingurukoak) baliatu zituzten horretarako. Beraz, bi lagun behar ziren lan horretan: bata erlojua iraultzeko eta bestea korapiloak kontatzeko. Eta erabilitako tresnak oso zehatzak ez zirenez, emaitzak ere hala-moduzkoak izan ohi ziren[1].

Dena den, denboraren eta korapiloen arteko proportzioa doituz joan zen, orduko itsas miliarekin bat egin arte, eta egun, sateliteen garaian, oraindik ere korapiloak dira itsasoan abiadura neurtzeko erabilitako unitateak[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d Irazustabarrena, Nagore. (2016-03-06). «Zergatik erabiltzen dira korapiloak itsasontzien abiadura neurtzeko?» Argia. CC-BY-SA lizentzia.


Kanpo estekak

aldatu